Oraindik ez baduzu probatu gure lasagna eta kaneloien aukera, ez dakizu zer ari zaren galtzen. Hainbat aukera ditugu: haragia, arraina edo barazkiak. Gainera, plater hoztuak eta izoztuak dituzu aukeran. Gozoak, eta prestatzeko eta jateko oso errazak: berotu eta gozatu besterik ez duzu egin behar.
Zer lasagna eta kaneloi aurkitu ditzakezu Mercadonan?
Gure lasagna eta kaneloiak elikagai freskoekin egiten dira, xehetasun guztiak ahalik eta gehiena zainduz, hala nola zaporea, testura eta aurkezpena. Aukeratu zure plater gogokoena!
Lasagna eta kaneloi hoztuak
Aukera bikain eta oso praktikoa janari azkarra baina goxoa nahi dutenentzat. Minutu gutxi batzuetan berotu eta zerbitzatzeko prest izango dituzu, familia bazkari edo afari inprobisatu baterako irtenbiderik zuzenena.
- Lasagna Boloniako erara:
Sukaldaritza italiarreko errezeta tipikoa da, mundu osoan oso preziatua. Betiko eran prestatutako saltsa gozoan dago sekretua: lehen mailako kalitateko haragia (behikia eta txerrikia nahasita), tomatea, tipula, baratxuria... Plazer deskribaezina!
Bi formatutan eskuragarri:
- 350 g: erretilu indibiduala. Janari azkar eta gozo baterako zati perfektua eskaintzen dizu. Segituan prest.
- 700 g: aukera ezin hobea senideekin eta lagunekin partekatzeko. Bazkari edo afari batean partitzeko aproposa.
- Espinaka- eta gaztanbera-lasagna:
Betegarriaren espinaka, pinazi eta gaztanberaren nahasketa suabeagatik nabarmentzen da. Aukera begetal zoragarria!
- Izokin- eta brokoli-lasagna:
Beti arrakasta duen beste lasagna-mota bat. Izokina eta brokolia ditu osagai nagusi. Zapore horiek ezin hobeto konbinatzen dira haragirik gabeko aukeraren bila dabilenarentzat. Probatu ezazu!
- Haragi-, onddo- eta trufa-kaneloiak:
kaneloiak nahiago badituzu, izugarri gustatuko zaizkizu gure dendetan ditugunak. Haragi betegarri zaporetsu batekin, onddoekin eta trufa-olioarekin prestatuta daude. Apurrik ere ez uzteko modukoak!
Prestatzeko modua
Oso erraza da plater horietako edozein prestatzea. Hau baino ez da egin behar:
- Ontziaren papera eta filma kendu.
- Mikrouhin-labean sartu, eta 3-4 minutuz potentzia maximoan berotu.
- Ez erabili grillik.
Lasagna eta kaneloi izoztuak
Janari gozoa beti eskura izan nahi baduzu, baliabide bikaina da izozkailuan edukitzeko eta gutxien pentsatutako unean aprobetxatzeko. Lasagna bikaina edo kaneloi goxo-goxoak izango dituzu minutu gutxi batzuetan eta ia ahaleginik egin gabe. Izozkailutik atera eta zuzenean laberatu besterik ez duzu egin behar, eta platerkada gozatu.
- Lasagna Boloniako erara:
Beti eskura dagoen gozamen klasikoa, baita formatu izoztuan ere. Haragi-saltsa zaporetsu baten aberastasuna pasta samurreko geruzekin eta gazta gratinatu kurruskari eta zukutsuko estaldura batekin konbinatzen ditu. Ez huts egin!
Zure beharretara egokitzeko, lasagna hau bi tamainatan eskaintzen dizugu:
- 600 g: bi erretilu indibidual ditu. Erretilu bakoitzeko zatiak otordu oso eta gogobetegarria ziurtatuko dizu.
- 1,1 kg: tamaina ezin hobea senideekin eta lagunekin partekatzeko. Familiarteko afarietarako eta ospakizunetarako bikaina da, edo, besterik gabe, zure plater gustukoenaren zati handixeago bat nahi duzunerako.
- Atun-lasagna:
Pasta maite baduzu eta atunaren zapore paregabea gustuko baduzu, aukera zoragarria duzu bazkari eta afarietarako. Konbinazio gozo eta elikagarri honek atun zukutsua eta pasta blaitzen duen tomate-saltsa krematsua nahasten ditu. Animatuko zara?
600 g-ko formatuan dago eskuragarri, eta bi erretilu indibidual ditu.
- Barazki-lasagna:
Aukera arina, nutritiboa eta atsegina zure bazkari eta afarietarako, barazki onenen aukera oparoa barne duela. Zapore fresko eta naturalen konbinazio hau probatu gabe eutsiko al diozu?
600 g-ko formatuan dago eskuragarri, eta bi erretilu indibidual ditu.
- Haragi-kaneloiak:
nahasketa zaporetsu eta atseginez beteak daude, eta gratinatu bikaina lortu arte laberatu dira. Kaneloi hauek zure bazkari eta afarietarako plater nagusi ezin hobea dira. Prestatzeko oso errazak dira, eta zapore biziak eta testura bizigarriak bermatzen dituzte.
Bi formatutan eskuragarri:
- 600 g: bi erretilu indibidual ditu. Zati bat orain har dezakezu, eta bestea gerorako gorde, edo beste norbaitekin partekatu.
- 1,1 kg: tamaina ezin hobea senideekin eta lagunekin partekatzeko. Talde-afari baterako ezin hobea.
Prestatzeko modua
Prestatzeko prozesua berdin-berdina da lasagna eta kaneloi izoztu guztietan:
600 g-ko formatua
- Mikrouhin-labea (Gomendatua): Kendu plastikozko babes-filma eta sartu produktua, zuzenean izozkailutik, mikrouhin-labean. Berotu: 700 W-ean 8-9 minutuz / 1000 W-ean 7-8 minutuz.
- Labea: Berotu labea 200 °C-an. Kendu plastikozko babes-filma eta sartu produktua, zuzenean izozkailutik, labeko erdiko saretan. Labean eduki 40 minutuz 200 °C-an. Labeak haizagailua badu, labean sartu 25 minutuz 200 °C-an. Ez erabili su-laberik.
- Aire-frijigailua: Berotu 5 minutuz ekipoa 180 °C-an. Desizoztu gabe, kendu bilgarria eta jarri produktua aire-frijigailuaren barruan. 20 minutuz berotu 180 °C-an, 1800 W-eko gailu baten kasuan.
1,1 kg-ko formatua
- Labea: Berotu labea 200 °C-an. Kendu plastikozko babes-filma eta sartu produktua zuzenean izozkailutik labeko erdiko saretan. Labean eduki 55 minutuz 200 °C-an. Labeak haizagailua badu, labean sartu 45 minutuz 200 °C-an.
Ohiko Galderak
Zer edukiontzitara bota behar dira lasagnaren eta kaneloi hoztuen zurezko erretiluak birziklatzeko?
Edukiontzi horian birziklatzen dira. Zurezko ontzi hau biodegradagarria da, iturri naturaletatik datorrelako, eta % 100 birziklagarria da.
Beste gomendio batzuk
Italiar inspirazioarekin jarraituz, presta zaitez gure pizza fresko guztiak ezagutzeko.
Gure lasagna eta kaneloi izoztuez gain, aire-frijigailuarekin kozinatzeko produktu sorta zabala dugu: arrain arrautza-irinetan pasatua, barazki izoztuak, kroketak, etab.
Oilasko errea gustatzen bazaizu, plater goxo honekin ere gozatuko duzu, minutu batzuetan berotu eta zerbitzatzeko prest.