Ezagutu txelba, arrain zaporetsua errezeta bikain hauek prestatzeko

Ezagutu txelba arraina errezeta bikain hauekin

2021ko apirilaren 30a

Probatu duzu txelba? Hemendik aurrera, gure dendetan aurki dezakezu arrain zaporetsu hori.

Oraindik ezagutzen ez baduzu, azalduko dizkizugu zer ezaugarri nagusi dituen, eta proposatzen dizugu osagai nagusia arrain hori duten 5 errezeta bikain prestatzea. Izugarri gustatuko zaizkizu!

Txelbaren ezaugarriak

Arrain zuria da, erdikoipetsua, arrosa-kolorea eta isla urdinak dituena, mutur zapalekoa.

Zapore bizia eta testura trinkoa ditu. Labean erreta jan ohi da. Mercadonako denda guztietan aurki dezakezu, Kanarietan izan ezik:

  • Osorik, garbitu gabe.
  • Osorik, garbituta.
  • Irekita, garbi.

Ikusi, pausoz pauso, txelba prestatzeko gure errezetak

Txelba patata- eta tipula-oinarriaren gainean

Texto 1 Imagen Receta Pargo T

  • Berotu labea aurrez, goitik eta behetik, 180-200 graduan.
  • Azpil batean, jarri 400 g patata xerra mehetan, 3 baratxuri-ale erdibituta, 100 g tipula eta 3 erramu-hosto. Estali 100 ml arrain-saldarekin.
  • Egin labean 20 bat minutuz.
  • Atera labetik, eta jarri txelba gainean (garbi, hezurrik eta ezkatarik gabe). Eman ezkata-gatz pixka bat.
  • Erre labean 20 minutuz, gutxi gorabehera, azala gorritzen hasi arte.
  • Zerbitzatzean perrexil pixka bat bota, xehe-xehe, eta txorrotada bat oliba-olio.

Txelba ogi birrinduzko zarakarrarekin

Imagen Texto 2 Receta Pargo

  • Jarri patata- eta tipula-oinarri bat, lehenengo errezetan bezala. Eduki labean 20 minutuz, 180 graduan.
  • Xehatu 150 g ogi birrindu, 2 baratxuri-ale eta 20 g perrexil, limoi-erdi baten azal birrindua, iltzea eta piperbeltz beltza norberaren gustura.
  • Birrindu dena, eta jarri txelba gainean (arraina garbi, hezurrik eta ezkatarik gabe).
  • Estali ondoren, txelbari 3 ebaki egin solomoan, eta sartu haietan limoi-xerra erdi bat.
  • Erre 25 minutuz 180 °C-an, atera zarakarra gorritzean, eta zerbitzatu.

Txelba barazkiekin

Imagen Texto 3 Receta Pargo

  • Jarri oinarrian 250 g patata eta 100 g tipula, lehenengo errezetan bezala.
  • Gehitu 200 g entsalada-tomate, Padróngo 8 piper (edo frijitzeko 2 piper berde), 80 g azenario, 50 g apio, eta piperbeltz beltza norberaren gustura.
  • Barazkien gainean, jarri txelba, irekita (garbi, hezurrik eta ezkatarik gabe).
  • Labean 12-15 minutu eduki, 180 graduan, eta zerbitzatu.

Txelba baratxuri eta pipermin frijituarekin

Imagen Texto 4 Receta Pargo

  • Labean jarri txelba, irekita (garbi, hezurrik eta ezkatarik gabe) gatz pixka batekin eta olioarekin, 15 minutuz, 180 °C-an.
  • Bitartean, xerratu hiru baratxuri-ale eta jarri frijitzen, olio pixka batekin.
  • Baratxuria gorritu baino lehen, gehitu 2 piperminak eta piper txorizero bat.
  • Gorritu denean, kendu sutatik.
  • Atera txelba labetik, isuri 50 ml ozpin zuri gainean, eta, ondoren, baratxuri eta pipermin frijitua.
  • Perrexil xehatua ere bai, 5 g.

Txelba pikillo piperren saltsarekin

Imagen Texto 5 Receta Pargo

  • Egosi 6 patata txiki, azal eta guzti.
  • Txikitu 350 g piper gorri, 350 g piper berde eta 140 g tipula more.
  • Sueztitu nahasketa 100 ml oliotan.
  • Erdi bigunduta dagoenean, gehitu 300 g tomate birrindu, gatza eta 10 g martorri xehatu.
  • Jarri lurrezko azpil batean txelba, osorik (garbi, hezurrik eta ezkatarik gabe) gatz pixka batekin eta olioarekin, eta eduki labean 20 minutuz, 180 °C-an.
  • Zerbitzatu piper-saltsarekin eta patata egosiekin.

Beste gomendio batzuk

Postrerako ideiak behar badituzu, Hacendado Legamia-hautsarekin egiteko errezeta hauek proposatzen dizkizugu.