Badakizu zein motatako irina den hobea arrautza-irinetan pasatzeko? Zein da gomendagarriena gozogintzan erabiltzeko, saltsak loditzeko edo natillak egiteko? Mercadonan, era askotako irinak ditugu, eta haietako bakoitza sukaldean gauza desberdinak prestatzeko da.
Gure gomendioei jarraitzen badiezu, emaitza hobeak lortuko dituzu plateretan. Buruan duzun errezeta hori prestatzeko irin onena zein den azalduko dizugu. Jarraitu irakurtzen!
Gari-irin zuria eta gari-irin osoa
- Ezin hobeak arrautza-irinetan pasatutakoak, bizkotxoak, ogia eta pizza-orea egiteko.
- Oso egokiak dira, adibidez, arrautza-irinetan pasatutako arraina prestatzeko, edo, bestela, gure iradokizuna: arrautza-irinetan pasatutako oilasko-kanapeak.
- Zuntz gehiago nahi dutenentzat da egokia gari-irin osoa. Alearen osagai guztiak gordetzen ditu (zahia, alearen hozia…), eta, ondorioz, nutrizio-balio handiagoa du.
- Ikasi Hortxata-bizkotxoaren errezeta hau prestatzen gari-irina erabiliz.
Indar-irina
- Gluten gehiago du, eta, ondorioz, proteinatan aberatsa da. Dauzkan propietateei esker, ezin hobea da hartzidura luzeko ogiak eta pizzak prestatzeko eta gozo ganzdunak egiteko; adibidez, errege-opilak edo briocheak, irudian iradokitzen dizuguna bezalakoak.
Aurrez egositako arto-irin zuria
- Aurrez egositako arto-irin bat da, eta asko erabiltzen dute latinoamerikarrek, enpanadak edo arepak egiteko.
Iradokizuna: oilasko urdaiztatua, martorria, gazta eta ahuakatea jar diezazkiokezu arepari. - Ikusi Aurrez egositako arto-irina erabiliz prestatutako 5 errezeta gozo.
Arto-irin fina (edo arto-almidoiz egindako irina)
- Saltsak edo gisatuak loditzeko erabiltzen da batez ere. Oso erabilgarria da pastel-krema, natillak edo gozoak prestatzeko.
Iradokizuna: pastel-kremazko tarta frutekin (ahabiak, masustak, mahatsak eta kiwia). - Irin-mota honen ezaugarri nagusia da lodigarria dela, jakiak prestatzean aglutinatzaile gisa baitihardu.
Bizkotxoa egiteko prestakin legamiaduna (abiarazlea)
- Ezin hobea da bizkotxoak eta madalenak egiteko. Gozogintzarako da batez ere.
- Prestakin honek badu legamia (abiarazlea). Prestatu bizkotxoa egiteko prestakina darabilen errezeta gozo-gozo hau.
Beste gomendio batzuk
Ezagutzen dituzu ogi-hondarrak aprobetxatzeko gure errezetak?
Ikasi errezeta gozoak prestatzen Abiarazlearekin.
Zaindu zeure burua jogurt-bowlen gure iradokizunekin, gosaltzeko, bazkaltzeko, askaltzeko eta afaltzeko.