Ogi-hondarrak aprobetxatzeko ideia onenak emango dizkizugu

Ogi-hondarrak aprobetxatzeko errezetak

2023ko apirilaren 03a

Nori ez zaio noizean behin gertatzen? Ogia oinarrizko elikagai bat da, egunerokoa eta gure dieta orekaturako beharrezkoa. Baina behar dugun baino gehiago erosten dugu askotan, eta gogortu egiten da. Edo ez dugu jakiten zer egin jan gabe geratu zaigun ogiarekin. Edo iraungitze-datara iristeko denbora gutxi geratzen zaion moldeko ogia izan eta aprobetxatu nahi dugu, edo, besterik gabe, beste modu batean kontsumitzeko gogoa sortu zaigu.

Gertatzen zaizu halakorik? Kasu horietan guztietan, ogia botatzea azken aukera da. Ogia aprobetxatzeko eta haren bizitza baliagarria luzatzeko aukerak emango dizkizugu, bai ogi-barretarako, bai moldeko ogirako: zenbait truko emango dizkizugu ogi lehorra berrerabiltzeko, sobratutako ogiarekin pastel gaziak, pastel gozoak eta gozokiak egiteko, moldeko ogiarekin enpanadillak egiteko, etab.

Aukera asko daude, eta interesgarrienetako batzuen berri emango dizugu. Ez alferrik galdu ogia, eta prestatu errezeta erraz, erabilgarri eta gozo hauek.

Ogia aprobetxatzeko 3 ideia onenak

Prestatu enpanadilla gozo batzuk sobratutako moldeko ogiarekin

Ogi xerrarekin ogitartekoa egiteko osagaiak

Errezeta gozo-gozoa da, erraza bezain harrigarria; etxeko txikienekin egiteko aproposa. Bikaina. Proposatzen dizugun betegarria presta dezakezu edo gustukoago duzun beste bat. Zenbait motatako enpanadillak ere egin ditzakezu eta erretilu batean zerbitzatu.

1. Prestatu enpanadillen betegarria. Xehatu atuna ontzi batean eta gaineratu arrautza txikituak eta tomatea. Nahasi ore bat lortu arte.

2. Ebaki moldeko ogiaren ertzak eta zanpatu ogi-xerrak arrabol batekin.

3. Aldez aurretik, berotu labea 180 ºC-ra.

4. Jarri enpanadillen betegarria (koilarakada bat) ogi-xerra bakoitzaren erdian.

5. Tolestu hirukia eta zigilatu ertzak sardexkaren laguntzaz.

Paso 5 empanadilla pan de molde: Doblar el triángulo y sellar los bordes con un tenedor.

6. Pintatu enpanadillak arrautza irabiatuarekin, eta egin labean 10-15 minutuz, edo kurruskari geratu arte.

Paso 6 empanadilla pan de molde: Pintar las empanadillas con el huevo batido

Berrerabili ogia urdaiazpiko- eta gazta-pastel gazi bat prestatzeko

Urdaiazpiko eta gazta tarta gozoa egiteko behar diren osagaiak

Atzoko edo duela egun batzuk lehenagoko ogia aprobetxatzeko errezeta perfektua. Sinestezina da ogi-hondarrekin halako pastel atsegingarri eta gozoa lor daitekeenik, bai zaporeari bai testurari dagokienez. Jarraitu gure urratsei.

1. Ontzi batean, xehatu ogia zati txikitan.

2. Gaineratu esnea, eta nahasi, ogiak esnea xurga dezan.

Paso 2 pastel salado de jamón y queso: Añadir sobre el pan la leche y mezclar

3. Irabiatu arrautzak eta gaineratu ontziari, gatzarekin, piperbeltzarekin, urdaiazpikoarekin eta gaztarekin batera. Utzi urdaiazpiko- eta gazta-zati batzuk, apaintzeko.

4. Nahasi guztia.

Paso 4 pastel salado de jamón y queso: Mezclar todo

5. Estali molde baten oinarria labeko paperarekin, eta igurtzi olio pixka bat moldearen ertzetan.

6. Jarri nahastea moldean, guztiz estali arte, eta guztiaren gainean ipini urdaiazpiko- eta gazta-zatiak.

7. Sartu labean 35 minutu inguru, 180 ºC-an.

8. Utzi epeltzen moldetik atera aurretik.

Aprobetxatu ogia budin bat prestatzeko

Esnea egiteko osagaiak

Errezeta hau konplexuagoa da; aproposa sukaldari trebe eta ausartentzat. Hala ere, gure urratsei jarraitzen badiezu, zoragarri aterako zaizu.

1. Moztu ogia zati txikitan.

2. Aldez aurretik, berotu labea 180 ºC-ra.

3. Berotu esnea ontzi batean, su eztian, azukrearekin, kanelarekin eta limoi-azalarekin, aromatizatzeko. Irakiten hasten denean, kendu ontzia sutatik eta atera kanela eta limoi-azala.

4. Gehitu esnea ogi-zatiei, eta utzi epeldu arte.

Paso 4 pudin: Añadir la leche a los trozos del pan

5. Birrindu beratutako ogia, gaineratu arrautzak eta berriro birrindu.

Paso 5 pudin: Triturar el pan remojado

6. Jarri karamelua moldearen oinarrian eta zabaldu.

7. Isuri nahastea karamelua duen moldean, eta egin labean, Maria bainuan, 40-45 minutuz (180 ºC). Sartu zotz edo aizto bat. Garbi ateratzen bada, budina eginda dagoela esan nahi du. Bestela, eduki minutu batzuk gehiago.

Paso 7 pudin: Verter la mezcla en el molde con caramelo y hornear a baño María

8. Itxaron ondo hoztu arte moldetik ateratzeko.

Beste gomendio batzuk

Ezagutu gure Ogi biribilen aukera aparta eta haietako bakoitza kontsumitzeko proposamenak.

Dastatu Piadina, prestaketa-modu ugari eskaintzen dituen italiar estiloko ogia.

Ikusi dituzu Gosari perfekturako gure ideiak? Zuretzako gosari egokiena zein den jakingo duzu.