Whisky Webb de mercadona

James Webb whiski eskoziarra, zapore bizi eta ahaztezinekoa

2023ko apirilaren 21a

Bazkalostean edo afalostean hartu daiteke Mercadonako whiski eskoziarra, baita familia eta lagunekin zauden bitartean ere; oso atsegina da. Edari hau gustuko dutenek gozatuko dute.

Zur-kutsua du, eta zapore leun eta orekatua. Hori dela eta, ezin hobea da bakarrik, izotzarekin edo freskagarri batekin konbinatuta hartzeko, zuk nahiago duzun moduan.

Mercadonako James Webb whiski leun eskoziarrari buruz

Mercadonako whiski eskoziarrak kolore argia du, eta ez du alkohol-ertzik, hau da, ez du ahoa erretzen. Bizitasun leuna du, baina aldi berean gorputza, ez baitu zaporea galtzen izotza urtu ahala. Gainera, kalitate handiz destilatuta dagoenez, ez du ajerik uzten.

Karamelu-tonu bereizgarria du, eta zur-ukituko zapore berezia, Eskozian destilatu eta zahartutako whiskiek bezalakoa.

James Webb whiski leun eskoziarra 700 cc-ko botila praktiko batean dator. Kristal gardeneko diseinu zaindua duenez, haren karamelu-tonua ikus daiteke.

Nola hartu Mercadonako James Webb whiski leun eskoziarra:

Whisky suave escocés James Webb de Mercadona

Hona hemen hura kontsumitzeko modu klasikoak:

  • Whiski hutsa edalontzian.
  • Izotzarekin.
  • Kolarekin.

Nahiz eta 40°-ko graduazioa izan, Mercadonako James Webb whiski eskoziarra bakarrik edo 3-4 izotz-zatirekin hartu daiteke; ur-pixka batekin ere nahas daiteke, eta ez du bere zapore bereizgarria inola ere galduko.

Hala ere, tradizioz, era askotara prestatu daiteke whiskia. James Webb whiski eskoziarra oso ondo geratzen da era askotako freskagarriekin; nahasita, konbinazioa gozo-gozoa da, eta zaporea ahaztezina.

Bai konbinatuta nahiago baduzu, bai nahasi gabe hartzea aukeratzen baduzu, whiski eskoziar hau prestatzeko koparik onena aho zabalekoa da. Kopa horien estiloari “old fashioned” esaten zaio.

Hartu denbora, eta, zurrutada bakoitzean, gozatu Mercadonako James Webb whiski eskoziarrak daukan zur-kutsuko zapore leun eta orekatuaz.

Hartzeko beste modu batzuk

Errezeta: whiski-saltsa

Ingedientes para Receta de salsa al whisky

Haragitarako saltsa (azpizuna, entrekota, solomoa, oilaskoa…). Ahal dela, aurretik pieza horiek egosi edo markatu diren zartagin berean prestatu.

2 lagunentzako osagaiak

  • 150 ml whiski
  • 3 baratxuri-atal
  • Laranja-erdi bat
  • 1 tipula gozo
  • Hegazti-salda egiteko 1 pastilla
  • 20 g gurin
  • 2 koilarakada oliba-olio birjina estra
  • 2 azpizun

Pausoz pauso

1. Nahastu 3 baratxuriak zurituta eta tipula ondo txikituta olio-apur batekin, eta sueztitu.

2. Ondo sueztituta egotean, gehitu laranja-azala eta -zukua, irakin eta gehitu whiskia. Irabiatu, eta, bero egotean, flanbeatu. Utzi garra piztuta minutu-pare batez, alkohola erre dadin. Jarri estalki bat garra itzaltzeko.

3. Kendu laranja-azala. Birrindu dena irabiagailu batekin eta jarri berriro suan. Gehitu hegazti-salda, eta loditu 5 edo 10 minutuz.

4. Prest egotean, bota gatz gehiago nahikoa ez badu, eta gehitu gurin-zati bat.

5. Platerean jartzean, estali haragia whiski-saltsarekin.

Kafe eskoziarra

Ingredientes para café escocés

2 lagunentzat.

Osagaiak

  • Katilu txiki baten erdia whiski
  • Katilu handi bat kafe egin berri
  • 1 koilarakadatxo almendra-kubotxo
  • Banillazko izozkia (nahierara)

Pausoz pauso

  1. Kaferako beirazko katilu heldulekudun batean, lehenik, jarri whiskia.
  2. Gero, kafe egin berria.
  3. Amaitzeko, banillazko izozkia.
  4. Apaindu kubotxotan moztutako almendra-toppingekin.

Beste gomendio batzuk

Ikusi nola prestatu Apple James koktela whiski honekin, baita koktelak egiteko beste ideia batzuk ere.

Aperitiborako aukera ezin hobea: Vermouth Maronti Reserva Gorria, ezin hobea ahobizarra kentzeko!