3 koktel berezi Gabon hauetan gonbidatuak harritzeko

3 gourmet-koktel Gabon hauetan gozatzeko eta partekatzeko

2022ko azaroaren 02a

Bisita bati zerbait eskaini nahi badiozu, edo Gabonetako otordua luzatzen bada, harritu zure gonbidatuak gourmet-koktel zoragarri hauekin.

Horrela, beste ukitu erakargarri bat eman ahal izango diezu Eguberri eguneko, Urtezaharreko edo beste edozein jaiegunetako ospakizunei.

Hiru koktel-mota proposatzen dizkizugu, bakoitza bere puntu exotikoarekin. Errezeta errazak, gure London dry Kingerly & Sons ginebrarekin, Whisky James Web whiskiarekin edo La Recompensa ronarekin egitekoak, bartender onenen moduan baina zeure etxean bertan.

Jakin nahi duzu nola prestatu? Apuntatu osagaiak eta errezetaren urratsak. Hasiko gara?

Gabon-jai hauetarako koktel-errezetak

Marmalade Gin koktela

Cóctel Marmalade Gin Mercadona

Osagaiak

  • London dry Kingerly & Sons ginebra.
  • Limoi-zukua.
  • Laranja-marmelada
  • Marakuia-nektarra
  • Mendafina
  • Izotza.

Errezeta

  • Jarri izotz ugari.
  • Gehitu koktel-ontzian 6 cl London dry Kingerly & Sons ginebra.
  • Eman 5 cl limoi-zuku.
  • Hartu koilarakada bat laranja-marmelada eta gehitu koktel-ontzian.
  • Osagai guztiak batu ditugunean, itxi koktel-ontzia, eta astindu indarrez.
  • Zerbitzatu edalontzi zabal batean, izotzarekin.
  • Bukatzeko, bete marakuia-nektarrez.
  • Apaindu mendafin-hostoren batekin.

Apple James koktela

Cóctel Apple James Mercadona

Osagaiak

  • James Webb eskoziar whiskia
  • Sagar-zukua.
  • Limoi-zukua.
  • Agabe-jarabea.
  • Arrautza-zuringoak.
  • Kanela.
  • Izotza.

Errezeta

  • Jarri izotza koktel-ontzian.
  • Ipini 5 cl James Webb whiski.
  • Gehitu 4 cl sagar-zuku.
  • Horren ondotik, 3,5 cl limoi-zuku.
  • Erantsi 2,5 cl arrautza-zuringo.
  • Azkenik, agabe-ziropearen zorrotada bat gehitu zuzenean koktel-ontzian.
  • Osagai guztiak ditugunean, itxi koktel-ontzia, eta astindu indarrez.
  • Zerbitzatu coupette kopa batean.
  • Hautseztatu kanela gainetik.

Ron Alexander koktela

Cóctel Ron Alexander Mercadona

Osagaiak

  • La Recompensa ron zuria (Kanarietan, La Perla izenarekin aurkitu dezakezu).
  • Irlandar kremaren likorea (Irish Cream).
  • Intxaur muskatu ehoa.
  • Kozinatzeko esne-gaina.
  • Izotza.

Errezeta

  • Jarri izotz ugari koktel-ontzian.
  • Gehitu 5 cl La Recompensa ron (Kanarietan, La Perla izenarekin aurkitu dezakezu).
  • Gero, 4 cl esne-gain arin.
  • Bota 5 cl Irish Cream.
  • Azkenik, astindu gogor.
  • Koktel-kopan zerbitzatuko dugu, intxaur muskatua hautseztatuta.

Beste gomendio batzuk

Edari leunagoak nahi badituzu, hartu gogokoen duzun Cider Wild Panther edaria; 4 zapore dituzu aukeran.

Etxea jai hauetarako dotore girotzeko, luzaroan irauten duen lurrin gozoarekin, erabili gure Kristalezko edalontziko kandela perfumatuak.

Eta oraindik erabakitzen ari bazara zer plater prestatu behar duzun jai hauetan, ea laguntzen dizun errezeta-zerrenda honek.