Refréscate con la cerveza Radler Steinburg con sabor limón

Mercadonaren limoi zaporezko Radler Steinburg garagardoa

2017ko urtarrilaren 27a

Mercadonan baduzu eskuragarri Radler Steinburg garagardoa, 330 cc-ko botilatxo eroso eta praktikoetan datorrena. PET materialezkoak dira, hain zuzen, edozein leku edo momentuan disfruta ditzazun.

Radler Steinburg garagardoa, garagadoaren zaporea limoi ukitu batekin

Mercadonaren Radler Steinburg garagardoak bere zapore guztiari eutsi eta limoizko ukitu nahasezin bat eransten dio; tragokada leuntzen da honela, eta konbinazio hau maite dutenentzat erakargarriago bihurtzen.

Radler Steinburg-a %2,1 graduazioko garagardoa da, bere limoi zuku naturalari esker ukitu zitriko bat hartzen duena, freskatzeko modu original eta zaporetsu bat eskainiz.

PET edukiontzian datorren garagardoa, nonahi eta noiznahi har dezazun

Mercadonaren Radler Steinburg garagardoa 6 botilatxodun pack-etan merkaturatzen da (1.980 cc), arratsalde animatu batean lagunartean gozatzeko ezin hobeak, edota afariari laguntzeko.

330 cc-ko botilatxoak soltean ere har daitezke: behar dituzun horiexek eramateko modurik praktikoena.

Mercadonaren Radler Steinburg garagardo guztiak, halaber, PET edukiontzia dute, era seguru eta errazean zabaldu eta ixteko aproposa. Eguneko edozein momentuan eta edozein lekutan garagardo original honetaz goza ahal izango duzu, beraz, edukiontzi eroso horri esker.

Radler Steinburg garagardorik gorde nahi baduzu, leku fresko eta lehorrean egitea gomendatzen dizugu, eguzkiaren argitik babesturik eta bere zapore bereizgarria kalte lezaketen usain sendoetatik urrun.

Mercadonaren Radler Steinburg garagardoaz gozatu, bi aldiz freskagarria duzu eta… garagardoaren berezko zaporea limoi zuku naturalezko ukitu batekin uztartzen baitu.

Beste Zenbait Iradokizun

Beste zapore batzuk ezagutu nahi badituzu, zure gustuekin bat datorren horixe aurkitzeko moduko sorta eskaintzen dizute Mercadonaren Garagardoek.

Eta zure Radler Steinburg garagardoari laguntzeko, Hacendado Gosegarri Kurruskariak dituzu, Cocktail eta Arto Frijitu Kurruskaria, alegia, noiznahi ireki eta jateko ezin hobeak.

Ukitu bereziko edari baten bila bazabiltza, azkenik, dasta ezazu Mercadonaren Uharteetako Marrubi Perla Rona, lima-limoizko freskagarriarekin nahasturik indar dezakezun marrubizko zapore zoragarria duena.