COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

El Pescaíto: Mercadonaren zuria eta urdina. Ezin hobeak arrainekin, pintxoekin edo gaztekin hartzeko.

El Pescaíto: Zuria eta Urdina

2017ko urriaren 05a

Gosegarriez edota lagunarteko oturuntzez gozatzeko, hortxe duzu El Pescaíto: zuria eta urdina. Oso eztiak dira biak, edateko erraz-errazak, eta badute goxotasun ukitu bat.

El Pescaíto Zuria

Fruta gustuko ardoa da Mercadonaren El Pescaíto zuria: izaera zitriko eta lore kutsukoa, orekatua eta adeitsua. Distira berdexkadun kolore horizuria du, eta Macabeo, Chardonnay eta Moscatel barietateko mahatsez eginda dago. Ezin hobea da arrainekin, itsaskiekin edo gaztekin hartzeko.

El Pescaíto Urdina

Macabeo, Moscatel eta Gewürztraminer barietateko mahatsekin egina, ardoa oinarri duen edari lurrindua dugu Mercadonaren El Pescaíto Urdina. Bere kolore urdin dirdaitsuak, bere fruta lurrinak eta bere lore kutsuko izaerak oso produktu originala osatzen dute. Freskoa, eztia eta edateko erraza, bikaina da janari mediterraneoarekin, gaztarekin edo pintxoekin batera ahogozatzeko.

Gosegarriez gozatzeko eta gonbidatuak harritzeko, hortxe duzu Mercadonaren El Pescaíto: zuria eta urdina.

Beste Zenbait Iradokizun

Ardo zuria gustuko baduzu, dastatu Mercadonaren Blancauvas ere; bere zaporea eztia da, eta fruta kutsukoa.

Alkoholik eta azukrerik gabeko edari freskagarri bat nahiago baduzu, ahogoza ezazu Udako Zero Ardo Beltz Limoiduna, eguneko edozein momentuan hartzeko ona.