Udarako lau koktel gozo prestatzen erakutsiko dizugu.

Ikasi udako koktel freskagarri hauek prestatzen

2021ko abuztuaren 10a

Badakizu koktel on bat prestatzen udako lagunarte txinpartatsuetarako? Zer duzu nahiago, vodkaz, ronez edo ginez egindako konbinatu bat? Nahiago dituzu zapore exotikoak ala klasikoak? Koktelgintza oso jarduera sortzailea da, eta hainbat eta hainbat aukera eskaintzen ditu.

Pausoz pauso azalduko dizugu nola prestatu 4 koktel erraz eta freskagarri udako egun beroetarako.

Udarako 4 konbinatu paregabe

Segi, pausoz pauso, gure jarraibideei:

Summer Pink

Coctel Summer Pink.

  • Koktel-ontzi batean, jarri 3 izotz-puska, 5 cl vodka, zorrotadatxo bat limoi zukutu (limoi-erdiarena), 2 koilarakadatxo marrubi-marmelada eta 15 cl sandia-freskagarri (gasik gabea).
  • Astindu koktel-ontzia.
  • Gehitu izotz txikitua eta zerbitzatu kopa batean; amaitzeko, erantsi mugurdi eta mendafineko burruntzi txiki bat.

Blue Sky

Coctel Blue Sky.

  • Koktel-ontzi batean, jarri 3 izotz-puska, 5 cl ron zuri, zorrotadatxo bat limoi zukutu (limoi erdiarena), laranja mikatzeko marmelada-koilarakada handi bat eta 15 cl fusio-freskagarri (gasik gabea).
  • Astindu ondo koktel-ontzia.
  • Jarri izotz txikitua edalontzi batean.
  • Apaindu mendafin eta lima apur batekin, eta zerbitzatu.

Maracuyá Mule

Coctel Maracuyá Mule.

  • Edalontzi batean (hotzari eusteko, metalezko katilu bat erabiltzea gomendatzen dugu), gehitu 2-3 xerratxo jengibre fresko eta lima-erdi bat zukutua. Txikitu dena.
  • Ondoren, gehitu 5 cl vodka.
  • Astindu ondo marakuia-nektarraren bricka, eta bota 15 cl katilura.
  • Gehitu izotz txikitua, nahasi, eta amaitzeko, erantsi mendafin pixka bat eta jengibre-xerratxo batzuk.

Apple Ginger

Coctel Apple Ginger.

  • Edalontzi batean, jarri 1-2 xerratxo jengibre fresko, eta txikitu. Gehitu sagar berdeko xerra batzuk.
  • Erantsi 5 cl gin, 3 cl lima-zuku, 3,5 cl sagar-likore (alkoholik gabea), izotz txikitua eta 20 cl sagar-freskagarri (gasik gabea). Nahasi.
  • Zerbitzatu edalontzi batean, eta amaitzeko, apaindu sagar deshidratatuarekin eta mendafinarekin.

Koktel horiek guztiak prestatzeko, produktu hauek erabili ditugu:

Likoreak

Coctel Licores.

  • Vodka premium Vladonof.
  • La Recompensa goi-mailako ron zuria.
  • London dry gin Glivery gina.
  • Pi.omka sagar berdeko likorea (alkoholik gabea).

Freskagarriak/nektarrak

Refrescos/nectáres.

  • Sandia-freskagarria, gasik gabea.
  • Fruta-freskagarri fusioa, zero, gasik gabea.
  • Sagar-freskagarria, gasik gabea.
  • Nektarrak: marakuia, pasio-fruta, mangoa, mahatsa eta sagarra.

Zerbitzatzeko prest dauden konbinatuak

Ez baduzu astirik hemen proposatu dizkizugun konbinatuak prestatzeko, zerbitzatzeko prest dauden koktelak ere baditugu Mercadonan.

Konbinatu alkoholdunak

Combinados con alcohol.

  • Anana iragazia Konbinatu klasikoa; nahikoa da zerbitzatu aurretik ondo astintzea, eta oso hotza hartzea komeni da.
  • Almirante mojitoa. Oso erraza da prestatzea; nahikoa da izotza jartzea edalontzi batean, mojitoa eranstea, eta kito! Kolore pixka bat eman nahi badiozu, erantsi izotz txikitua, lima- edo limoi-zatitxo bat eta mendafin-hosto batzuk.

Alkoholik gabeko konbinatuak

Combinados sin alcohol.

  • Anana iragazia Oso erraza da prestatzea; nahikoa da botila astintzea eta anana iragaziaren parte bat hiru izotz-parterekin nahastea. Zerbitzatu kopa batean, eta apaindu anana naturaleko xerra batzuekin.
  • Mojitoa. Konbinatu hau ere zerbitzatzeko prest duzu; nahikoa duzu botila astintzea, mojito-parte bat hiru izotz-parterekin nahastea, eta guztiari eragitea. Zerbitzatu edalontzi batean, eta, amaitzeko, apaindu mendafinarekin eta limoi-xerra batekin.

Beste gomendio batzuk

Probatu dituzu gure infusio hotzak? Udan freskatzeko beste era egoki bat da.