Ikasi Radler eta Shandy pakete berria erabiltzen.

Ikasi Radler eta Shandy pakete berria erabiltzen

2021ko ekainaren 02a

Badakizu Radler eta Shandy pakete “ikusezin” berria erabiltzen? Merkatu-berrikuntza handia da; aurreko paketean erabiltzen zen plastiko gehiena kentzen du. Helduleku moduan zinta bat du eta botilak elkartuta mantentzen dituzten silikonazko puntu batzuk.

Ez da aurreko paketea bezala erabiltzen. Horregatik, pakete berria ezagut dezazun, nola funtzionatzen duen azaltzen duen bideo labur hau prestatu dugu. Oso erraza da!

Radler eta Shandy pakete berriak erabiltzeko modua

Imagen Texto 1 Radler

Pakete hau behar bezala erabiltzeko, hiru urrats erraz egin behar dituzu:

  1. Zintatik gorantz tiratu.
  2. Botilak hirunaka bereizi.
  3. Botila bakoitza biratu, gainerakoetatik bereizteko.

Zer abantaila ditu pakete-sistema berri honek?

  • Erosoagoa da.
  • Merkatu-berrikuntza handia da, aitzindaria Espainian.
  • Plastikoa asko murriztu da: plastikoaren erabilera % 90 baino gehiago murrizten da, lehen marka horietako paketeak plastikozko film batez bilduta baitzeuden.
  • Gainera, pakete berriak erabiltzen duen silikona ez da toxikoa eta erraz kentzen da, txikienekin istripurik gerta ez dadin.

Beste gomendio batzuk

Aperitibo original bat proposatzen dizugu: Falke 0,0 garagardo gorria gure zaporetako patata berriekin.