Ia mundu guztiari gustatzen zaio Kontserbako atuna, bai oliba-oliotan, bai era naturalean, edozerekin ondo sartzen delako, eta haren zapore gozoa gustuko ditugun gure gastronomiako plater eta jakiekin lotzen dugulako.
Arrain urdin horren kontsumoa oso zabaldua dago mundu osoan, nutrizio aldetik onurak dituelako eta harekin jateko ugari prestatzen direlako.
Atuna, oso elikagai moldaerraza
Zergatik da Kontserbako atuna jende askoren elikagairik gogokoena?
- Lehenik eta behin, zapore atsegin eta bizia eta testura berezia aipatu behar dira. Esperientzia bikaina!
- Produktu balioaniztuna da, eta ederki konbinatzen da bururatzen zaizun guztiarekin: entsaladak, ogi txigortuak, ogitartekoak, sandwichak, enpanadillak eta beste plater landuago batzuk.
- Gainera, oso erraza da prestatzen, eta gure despentsarako “armairu-hondo” ezin hobea da. Hor dugu beti, edozein larrialditarako. Nahikoa da lata irekitzea eta ti-ta batean atun- eta oliba-ogitarteko gozo bat egitea, edo latatik zuzenean jatea...
- Edozein unetan jan daiteke: hamaiketakoan, bazkarian, aperitibo gisa nahiz afaltzeko. Eta edozein egoeratan: etxean, bulegoan, piknikean, hondartzan...
- Gantz ase gutxi eta Omega 3 asko du produktu honek.
- Horretaz guztiaz gainera, modu onean saltzen da, edonork eskuratzeko moduan.
Kontserbako atunarekin erraz eta azkar prestatzeko ideiak
Atunaren alderdirik onena da plater asko prestatzeko erabil dezakegula. Hiru hauek proposatzen dizkizugu, eta aukera gehiago aztertzeko gonbita egiten dizugu. Atuna ez da inoiz amaitzen!
- Atun-txigorkia ahuakatearekin
Olo-ogi xerra baten gainean, errukula, ahuakatea xaflatan, atuna, tipula more gordina eta lima jarriko ditugu.
- Atun-entsalada
Babarrun zuriak jarriko ditugu oinarrian, tomatea zatitu, eta arrautza gogortua eta oliba beltzak gehitu. Azenario arraspatua eta atuna botako dugu, eta tipulinarekin hautseztatu.
- Atun-tartarra
Osagai guztiak nahasiko ditugu: arroz egosia, tomatea, atuna eta ahuakatea. Lima-zuku pixka batekin ondu, eta tinbal-forma eman (molde bat erabil dezakegu). Martorriarekin apainduko dugu.
Beste gomendio batzuk
Izokina ere gustuko baduzu, jarri arreta izokin naturalarekin egiteko lau errezeta hauei.