Probatu erremolatxa-gazpatxoa. Hilabete beroetarako zopa hotz aproposa.

Erremolatxa-gazpatxoaren errezeta

2020ko uztailaren 22a

Dastatu nahiko zenuke erremolatxa-gazpatxoa? Udan zopa hotza hartzeko gogoa egiten zaigunerako, horra hor gazpatxoa. Gainera, aldaera asko onartzen ditu; adibidez, erremolatxarekin egiten dena. Barazki horren zapore tipikoa du, eta kolore bizi eta bereizgarri hori.

Prestatzen erraza da, eta oso arina eta freskagarria. Apunta ezazu uda honetarako errezeta gogokoenen zerrendan!

Ikusi bideoan, pausoz pauso, nola prestatu erremolatxa-gazpatxoa

4 lagunentzako osagaiak:

  • 450 g erremolatxa egosi
  • 1 kg udare-tomate
  • 2 baratxuri-ale
  • ½ pepino
  • ½ piper berde
  • ¼ tipula
  • 40 ml oliba-olio birjina
  • 40 ml Xerezko ozpin
  • 60 g gaztanbera
  • Eskukada bat intxaur
  • 10 g gatz

Pausoz pauso:

Prozesuari xehetasunez jarraitu nahi badiozu, hemen dituzu gazpatxo goxo hori prestatzeko azalpenak:

1. Ebaki tomatea zatitan

Texto 1 Imagen Gazpacho de remolacha

2. Txikitu tomateak irabiagailuan

Texto 2 Imagen Gazpacho de remolacha

3. Gehitu piperra zatitan

Texto 3 Imagen Gazpacho de remolacha

4. Gehitu pepinoa zurituta eta ebakita

Texto 4 Imagen Gazpacho de remolacha

5. Ondoren, tipula eta baratxuri-atalak

Texto 5 Imagen Gazpacho de remolacha

6. Eta, azkenik, erremolatxa zatitan moztua

Texto 6 Imagen Gazpacho de remolacha

7. Bota gatza, olioa eta ozpina

Texto 7 Imagen Gazpacho de remolacha

Texto 8 Imagen Gazpacho de remolacha

Texto 9 Imagen Gazpacho de remolacha

8. Xehatu dena

Texto 10 Imagen Gazpacho de remolacha

9. Zerbitzatu ontzi batean, eta jarri gainean gaztanbera eta intxaurrak.

Texto 11 Imagen Gazpacho de remolacha

Beste gomendio batzuk

Errezeta freskagarriak nahi badituzu, hona hemen beste proposamen bat: meloi-zopa hotza, limoi- eta mendafin-kubotxoekin.