Ezagutu gure lasagna- eta kaneloi-aukera. Plater zaporetsuak eta errazak dira, eta jateko prest daude.

Lasagna eta kaneloiak, berotu eta zerbitzatu besterik ez!

2020ko uztailaren 29a

Oraindik ez baduzu probatu gure lasagna eta kaneloien aukera, ez dakizu zer ari zaren galtzen. Hainbat aukera ditugu: haragia, arraina edo barazkiak. Plater gozoak eta jateko oso errazak: berotu eta gozatu besterik ez duzu egin behar.

Zer lasagna eta kaneloi aurkitu ditzakezu Mercadonan?

Gure lasagna eta kaneloiak elikagai freskoekin egiten dira, xehetasun guztiak ahalik eta gehiena zainduz, hala nola zaporea, testura eta aurkezpena. Aukeratu zure plater gogokoena!

Texto 1 Imagen Día Mundial Lasaña

  • Lasagna Boloniako erara: sukaldaritza italiarreko errezeta tipikoa, mundu osoan oso preziatua. Betiko eran prestatutako saltsa gozoan dago sekretua: lehen mailako kalitateko haragia (behikia eta txerrikia nahasita), tomatea, tipula, baratxuria... Plazer deskribaezina!

Texto 2 Imagen Día Mundial Lasaña

  • Espinaka- eta gaztanbera-lasagna: betegarriaren espinaka, pinazi eta gaztanberaren nahasketa suabeagatik nabarmentzen da. Aukera begetal zoragarria!

Texto 3 Imagen Día Mundial Lasaña

  • Izokin- eta brokoli-lasagna: beti arrakasta duen beste lasagna-mota bat. Izokina eta brokolia ditu osagai nagusi. Zapore horiek ezin hobeto konbinatzen dira haragirik gabeko aukeraren bila dabilenarentzat. Probatu!

Texto 4 Imagen Día Mundial Lasaña

  • Haragi-, boletus- eta trufa-kaneloiak: kaneloiak nahiago badituzu, izugarri gustatuko zaizkizu gure dendetan ditugunak. Haragi betegarri zaporetsu batekin, boletus-saltsarekin eta trufa-olioarekin prestatuta daude. Apurrik ere ez uzteko modukoak!

Prestatzeko modua

Oso erraza da plater horietako edozein prestatzea. Hau baino ez da egin behar:

  • Ontziaren papera eta filma kendu.
  • Mikrouhin-labean sartu, eta 3-4 minutuz potentzia maximoan berotu.
  • Ez erabili grillik.

Beste gomendio batzuk

Janari beganoen aukera azkarren bila zabiltza? Hala bada, seguru Mercadonako gure pizza beganoa ezagutu nahi duzula.