4 entsalada zaporetsu proposatzen dizkizugu, aurtengo udan huts egin ezin dutenak.

4 entsalada-errezeta bikain udako menuetarako

2022ko abuztuaren 03a

Entsalada freskoak, arinak eta udarako ezin hobeak! Mahaian esertzeko orduan, ba al da gustagarriagorik hilabete beroetan? Ondo prestatuta, goxo-goxoak dira, eta, gainera, organismoak behar duen hidratazio-mailari eusten laguntzen dute.

Bestalde, entsalada oso erraza eta moldagarria da; ia ezinezkoa da huts egitea. Hainbat errezeta onartzen ditu, eta sormenerako aukera ematen du, ezin zara ioiz aspertu! Zer eta nola aldatu jakitea da gakoa.

Eta osagaiak ondo orekatzen baldin badakizu, entsalada batekin, organismoak behar dituen mantenugai guztiak plater bakar batean eduki ditzakezu. Gainera, tupper batean erraz eraman dezakezu, aire zabaleko ihesaldietarako. Abantaila abantailaren gainean!

Eta zuri, nolakoak gustatzen zaizkizu entsaladak? Era askotako ideiak emango dizkizugu, saski orekatua osatzeko.

4 entsalada desberdin, aurtengo udan huts egin ezin dutenak

Piku-entsaladaren errezeta

4 ensaladas diferentes que no pueden fallar este verano.

Mercadonan, Espainiako pikuak ditugu ekainetik irailera. Zuntz asko duen fruta bat da, heste-igarotzea hobetzen duena eta sukaldaritzan asko erabiltzen dena: haragi erreen goarnizioak, marmeladak, gozogintza, postrerako fruta…

Zer iruditzen zaizu entsalada honetako zaporeen konbinazioa? Piku freskoa da osagai nagusi, eta mozzarella, antxoak eta tomateak ere baditu, besteak beste. Originala, ezta? Gustatuko zaizu, seguru!

Jarraitu bideoari urratsez urrats errezeta hau prestatzeko.

Errezeta: Surimi-makilatxoen entsalada

4 recetas de ensalada perfectas para tus menús veraniegos.

Beste errezeta erraz baina zaporetsu bat. Osagai nagusia surimia da, elikagai osasungarria eta elikagarria. Arrainaren deribatua da, proteina eta omega 3 ugarikoa. Erabiltzen diren arrainen proteina-ehuneko handia gordetzen du, eta gantz-portzentaje oso txikia du.

Otarrainxkekin, ahuakatearekin, palmondo-bihotzekin eta ozpinetako luzokerrekin, zentzumen guztiekin gozatzeko entsalada bat lortuko duzu. Probatu!

Lagundu Piko gaziekin, eta gozatu ahoan desegiten den testura aireztatu eta kurruskariarekin. Oso zaporetsuak eta sendoak dira. Gainera, kalitatea hobetu diegunetik, gatza ez da askatzen.

Jarraitu bideoari urratsez urrats errezeta hau prestatzeko.

Garbantzu-entsaladaren errezeta

4 recetas de ensalada perfectas para tus menús veraniegos.

Garbantzuak proteina asko du, eta, aldi berean, zuntz asko eta koipe gutxi. Energia ematen du eta kolesterola erregulatzen laguntzen du. Xurgapen moteleko karbohidratoen iturri baliotsua. Ez da azalpen handirik behar sukaldean eskaintzen dituen aukerak azaltzeko: eltzekariak, hummusa, etab.

Baina baita udako entsaladak ere! Eta, kasu honetan, ganboi-isatsekin, espinakekin, pinaziekin, kalabazinarekin, olibekin eta abarrekin egindako nahasketa tentagarri batean. Probatzeko deseatzen zaude, ezta?

Jarraitu bideoari urratsez urrats errezeta hau prestatzeko.

Errezeta: Pasta-entsalada kalabazinarekin

4 recetas de ensalada perfectas para tus menús veraniegos.

Beste konbinazio perfektu bat. Pasta hidrato-iturri bikaina da, eta, kasu honetan, barazkidun tximeleta formakoak erabiliko ditugu. Zapore-nahasketa ezin hobea dute entsaladetarako.

Kalabazina ere gehituko dugu; propietate diuretikoak ditu, eta bitamina eta antioxidatzaile ugari. Mozzarella ere botako diogu; proteina asko, kaltzioa eta beste mineral batzuk ditu. Udako entsalada gustukoenerako hautagaia, baietz?

Jarraitu bideoari urratsez urrats errezeta hau prestatzeko.

Beste gomendio batzuk

Animatzen zara Erremolatxa-gazpatxo freskagarri batekin? Gainera, gutizia bat nahi baduzu, gure Kono izoztu ertainek askotariko zaporeak dituzte. Aukeratu zure zapore gogokoena!