Zopa hotz, arin eta osasungarrien 3 errezeta proposatzen dizkizugu uda honetarako

Krema hotzen 3 errezeta uda honetarako

2022ko abuztuaren 10a

Udan bai ondo sartzen direla Krema hotzak! Hidratatzen eta freskatzen laguntzen digute, eta urte-sasoi bero honetan hain beharrezkoak ditugun mantenugaiak ematen dizkigute.

Hainbat osagairekin egin daitezkeenez, ezin konta ahala bide berri irekitzen dituzte, eta, horregatik, aukera ona eskaintzen dute udako bazkari eta afarietako menuak askotarikoak eta osasungarriak izan daitezen.

Krema hotzak eta Udako entsaladak aukera bikainak dira, arinak eta freskagarriak, beroa jasaten laguntzeko. Sormen eta irudimen pixka bat jarrita, koilaraz jateko moduko plater hotz on-onak prestatuko dituzu. Aprobetxatu gure iradokizunak, eta gehitu osagai hauek zure saski orekatuan!

Beroari aurre egiteko Krema hotzen 3 errezeta

Sandia-gazpatxoaren errezeta

3 recetas de Cremas frías para este verano

Gazpatxoa jateko beste modu bat eskaintzen dizu errezeta honek, sandia baitu osagai nagusi. Frutarik freskagarrienetako bat da sandia, ura baita nagusiki, edukiaren % 95eraino, hain zuzen. Beraz, ezin hobea da gorputza ondo hidratatua izateko udan, eta haren zapore gozoaz disfrutatzeko.

Ur askoko elikagaiek odol-zirkulazioa, larruazalaren osasuna eta digestioa hobetzen dituzte, eta, errezetan iradokitzen dizugun moduan, limoi- eta jengibre-kubotxoak gehitzen badizkiozu, janari fresko-freskoa izango duzu, bero-egunetarako aproposa.

Jarraitu bideoari urratsez urrats errezeta hau prestatzeko.

Pepino-zopa hotzaren errezeta

3 recetas de Cremas frías para este verano.

Pepinoa dieta mediterraneoaren ohiko osagai bat da. Oso freskagarria da, eta kaloria gutxi eta ur asko du. Eragin diuretiko nabarmena du, gainera. Kontuan izan, orobat, bitaminak eta mineralak dituela.

Ondoren proposatzen dizugun moduan jogurt grekoarekin konbinatuta prestatzen baduzu arin frijitutako ganba batzuekin osatuta, plater fresko eta original bat lortuko duzu, eta, gainera, elikagarria eta osasungarria izango da.

Jarraitu bideoari urratsez urrats errezeta hau prestatzeko.

Erremolatxa-gazpatxoaren errezeta

3 recetas de Cremas frías para este verano.

Prestatu gazpatxo desberdin bat ortuari erakargarri honekin. Erremolatxak kaloria gutxi dituenez, oso egokia da udarako. Mantenugai ugari ditu, gainera.

Egosita edo gordinik jan daiteke. Gordinik dagoelarik gogor samarra gertatzen da, baina nutrizio-propietate guzti-guztiak gordetzen ditu. Oso praktikoa da arraspatzea, txikitzea edo dado txikitan moztea entsaladan jartzeko.

Proposatzen dizugun errezeta honetan, txikitu erremolatxa eta gehitu gazpatxo berezi honi beste osagai osasungarri batzuekin, hala nola pepinoa, tomatea, tipula eta baratxuria.

Jarraitu bideoari urratsez urrats errezeta hau prestatzeko.

Beste gomendio batzuk

Irakurri gure gomendioak gorputza hidratatua izateko eguneko 24 orduetan.

Askariak freskagarriak izan daitezen edari onenak proposatzen dizkizugu: hortxata, kafe hotza, etab.

Aire zabaleko txango bat edo ihesaldi bat egitea pentsatzen ari bazara, partekatzeko produktu ideal batzuk proposatzen dizkizugu