140 milioi euroko inbertsioa eginda, duela bi urte, Mercadonak asmo handiko plan bat ezarri zuen instalazioetan plastikoa murrizteko eta material horren hondakinen kudeaketa hobetzeko; azken urtean denda-eredu jasangarriago baterako aldaketa ere egin du.
6.25 estrategian, sei ekintza zehazten dira 2025erako helburu hirukoitz hau lortzeko: ontzietako plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea eta hondakin plastiko guztia birziklatzea.
Erabilera bakarreko ontziak eta plastikozko poltsak kendu ditu jada konpainiak, eta plastikoa gutxitzen jarraitzen du ontzietan, birziklagarritasuna hobetuz eta "Nagusi"ei (bezeroei) birziklatzen laguntzeko informazioa emanez.
Kateak martxan du bere 6.25 Estrategia, plastiko gutxiago erabiltzeko eta hondakinak kudeatzeko helburuarekin. Urtebete baino gutxiagoan, 6.25 Denda eredura aldatu ditu bere saltoki guztiak.
Mercadonaren poltsak egiteko erabiltzen den material birziklatua enpresaren denda eta biltegietatik dator.
2021ean, konpainiaren plantillak, plastikozko filma bereiziz, material horren 15.170 tona berreskuratu zituen. Horietatik, 8.500 tona berrerabili egin ziren kutxetako, etxerako zerbitzuko eta Mercadona Online zerbitzuko poltsa birziklatuak egiteko.
6.25 Estrategiaren bidez, eta 140 milioi euroko inbertsioa eginda, enpresak 2025erako lortu nahi du bere ontzietan % 25 plastiko gutxiago erabiltzea, ontzi denak birziklagarriak izatea eta plastikozko hondakin guztiak kudeatzea.
Azken urtean, konpainiak planaren lehenengo bi helburuak bete ditu, eta, urtebete baino gutxiagoan, bere saltoki guztiak 6.25 Denda bihurtu ditu, 30 milioi euroko inbertsioa eginda.
Kateak martxan du bere 6.25 Estrategia, plastiko gutxiago erabiltzeko eta hondakinak kudeatzeko helburuarekin. Urtebete baino gutxiagoan, 6.25 Denda eredura aldatu ditu bere saltoki guztiak.
Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta webgunea nola erabiltzen den jakiteko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure Cookieen Politika. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "Ados"; ez onartzeko, sakatu "Ukatu"; edo pertsonalizatzeko, sakatu "Konfiguratu".
Cookie hauen bidez, erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazioetan nabiga dezake, eta haietako aukerak eta zerbitzuak baliatu; esaterako, datu-zirkulazioa eta -komunikazioa kontrola ditzake.
Cookie analitikoak
ez
bai
Webgunearen erabiltzaile-kopurua zenbatzen dute, neurketak eta analisi estatistikoak egiteko.