Plastiko gutxiago erabiltzeko 6.25 Estrategiak bi urte egin ditu

Mercadona plastiko-murrizketa bizkortzen ari da duela bi urtetik hona, 6.25 Estrategiaren bidez

2022ko irailaren 23a
  • 140 milioi euroko inbertsioa eginda, duela bi urte, Mercadonak asmo handiko plan bat ezarri zuen instalazioetan plastikoa murrizteko eta material horren hondakinen kudeaketa hobetzeko; azken urtean denda-eredu jasangarriago baterako aldaketa ere egin du.
  • 6.25 estrategian, sei ekintza zehazten dira 2025erako helburu hirukoitz hau lortzeko: ontzietako plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea eta hondakin plastiko guztia birziklatzea.
  • Erabilera bakarreko ontziak eta plastikozko poltsak kendu ditu jada konpainiak, eta plastikoa gutxitzen jarraitzen du ontzietan, birziklagarritasuna hobetuz eta "Nagusi"ei (bezeroei) birziklatzen laguntzeko informazioa emanez.
  • Kateak martxan du bere 6.25 Estrategia, plastiko gutxiago erabiltzeko eta hondakinak kudeatzeko helburuarekin. Urtebete baino gutxiagoan, 6.25 Denda eredura aldatu ditu bere saltoki guztiak.

Mercadonak, “Planeta zaintzen jarraitzeari Bai” esateko konpromisoari jarraikiz, ontzi komertzialak berrerabiltzeko eta birziklatzeko lehendik zituen sistemak indartzeaz gain, plastikoa murrizteko eta hondakinak egoki kudeatzeko 6.25 Estrategia du martxan.

Estrategian, sei ekintza zehazten dira 2025ean helburu hirukoitz hau lortzeko: ontzietako plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea eta hondakin guztiak birziklatzea.

Horretarako, konpainiak erabilera bakarreko plastikozko poltsak desagerrarazi ditu atal guztietatik, eta, haien ordez, landare-jatorriko poltsa konpostagarriak erabiltzen ditu orain (3.200 tona plastiko gutxiago urtean). Era berean, behin erabilita botatzeko plastikozko gaiak desagerrarazi ditu, eta sukalde-tresna jasangarriagoak saltzen ditu, ingurumena gehiago errespetatzen duten materialez eginak (3 tona plastiko gutxiago urtean). Ontzien birziklagarritasuna hobetzen ere ari dira Mercadona eta haren hornitzaileak; hala gertatzen ari da, esaterako, askotariko Fruta-ahiekin, orain birzikla daitezkeen ontzi monomaterialekin; edo Patatas bravas, non ontziaren oinarri beltza hautaketa plantan detekzio optikoa errazten duen garden batekin ordezkatu den, behin edukiontzi horian sartuta, birziklapenaren aurreko urratsa.

Bere markako ontzietan plastikoaren murrizketan buru-belarri sartua dago Mercadona, eta horretarako zenbait estrategia ditu, hala nola baliorik eransten ez duen plastikoa erabili ordez beste material batzuk erabiltzea (elikagaien kalitateari eta segurtasunari eragiten ez badio horrek), hondakinak murriztea eta berrerabiltzea eta plastikoaren osagaietan material birziklatua erabiltzea, material birjina gutxiago erabiltzeko eta ekonomia zirkularra sustatzeko.

Gainera, konpainia pixkanaka hobetzen ari da birziklatzeari buruz ontzietan ematen duen informazioa (piktogramak), bezeroei hondakinak behar bezala bereizten laguntzeko, gero birzikla daitezen, bai dendetan bai etxeetan.

Enpresa aldaketak sustatzen ari da, aukera jasangarriago eta berritzaileagoen bila, ekonomia zirkularra sustatzeko eta materialak eta baliabideak berrerabiltzeko ahaleginean. Hona adibide berrienetako batzuk: espraiko Olio birjina estran, plastikozko sleever-a kendu da (–65 t/urte); formatu bikoitzeko pizzen familia osoan, ontziek % 23 plastiko gutxiago dute (–170 t/urte). Beste kasu batzuetan, plastikoaren ordez beste material batzuk erabili dira: esaterako, Thai Chili saltsan, plastikozko ontzitik beirara aldatu da (–33 t/urte); gauza bera hur- eta kakao-kreman (–97 t/urte) eta maionesetan (–774 t/urte); autoko aire-gozagarriak, berriz, plastikotik kartoira aldatu dira (–27 t/urte).

Plastiko birjinaren erabilera murrizteko beste estrategia bat ontzietan material birziklatua sartzea da, lehengaiei bigarren bizitza bat emateko. Horien adibide dira sukaldeko papera edo komuneko papera, zeinetan % 33 plastikoa birziklatu gehitu baita (–174 t/urte eta –421 t/urte, hurrenez hurren).

Gainera, konpainiak ontziak berrerabiltzearen aldeko apustua egin du, berriz betetzekoak erabiliz; hala egin du esku-xaboiarekin eta Regen eta Prevent aurpegi-kremekin, eta horrekin 90 tona plastiko birjina erabiltzeari utziko dio

Mercadonak egin dituen ontzi-aldaketen zenbait adibide Bere ontzien plastikoak murrizteko Mercadona egiten ari den ekintzen adibideak.

Konpainiak 140 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu 6.25 Estrategian, Planeta Zaintzen Jarraitzeko konpromisoa indartzeko

Azken bi urteetan, konpainiak gogor egin du lana planaren lehenengo bi helburuak betetzeko eta urtebete baino gutxiagoan bere saltoki guztiak 6.25 Denda bihurtzeko, horretarako 30 milioi euroko inbertsioa eginda.

6.25 Estrategia garatzeak aldaketak dakartza konpainiaren prozesuetan: etorkizuneko ontziak hornitzaileekin koordinatuta birdiseinatzea, dendak eta logistika egokitzea, hondakinak kudeatzeko prozesua, etab. Asmo handiko plana da, konpainiaren arlo guztietarako zeharkakoa. Hori dela eta, Mercadonaren aurreikuspenen arabera, 140 milioi euro baino gehiago inbertituko dira, 2025era arte, mugimendu guztiak egiteko.

Joan den urtean, Mercadonak 6.25 Denda eredura aldatu zituen bere denda guztiak. 6.25 Dendan, birziklatzeari buruzko informazioa ematen zaie "Nagusi"ei (bezeroei), poltsa berriak jarri dira atal guztietan, hondakinak ondo bereizteko piktograma adierazgarriak ipini dira ontzietan, eta birziklatzeko paperontzi berriak ezarri dira atal guztietan, sarreretan eta Jateko Prest atalean. Gainera, eredu berrian, hondakinak kudeatzeko sistema hobetu da, eta, orain, kafe-kapsulak ere biltzen dira.

Nabarmentzekoa da dendetan sortzen diren hondakinak ondo kudeatzeko konpainiak egin duen ahalegina. Alderantzizko logistikari eta ontzi komertzialak kudeatzeko ereduari esker, Mercadonak film plastikoa birziklatzen du, eta bere erosketa-poltsa berrerabilgarriak egiteko berrerabiltzen du, parte batean; hala, erabilera bakarreko materialen 180.000 tona gutxiago erabiltzen da urtean.

Enpresan dagoeneko finkatuta dauden berrerabiltze- eta birziklatze-sistemei esker, elikagaiak alferrik ez galtzeko eta soberakinak birbanatzeko estrategiei esker eta 6.25 Estrategiari esker, Mercadonak 267.000 tona material birziklagarri baino gehiago berreskuratzen ditu urtean, zeinak beste ekoizpen-ziklo batzuetako lehengai izatera pasatzen baitira berriro. Hala, efizientzia irabazten du, eta, "Nagusi"en lankidetzarekin, Ekonomia Zirkularra lortzeko bidean jartzen da.

Supermerkatu-katea 2019an hasi zen 6.25 Estrategian lanean. Horretarako, enpresaren langile guztiak inplikatu zituen Planeta Zaintzen Jarraitzeko erronkan, eta jasangarriago bihurtu zituen muntaketa-kateko zenbait prozesu. Horretarako, enpresaren lantalde batek koordinatzen ditu estrategiaren jarduera-eremu guztiak. Lantalde horrek konpainiaren prozesu askotako langileak biltzen ditu; adibidez, Dendetako langileak, Preskripziokoak, Informatikakoak, Erosketakoak, Logistikakoak, Juridikokoak, Finantzetakoak, Kanpo Harremanetakoak eta Obretakoak.

Mercadonak bere webgune korporatiboko ‘Zaindu dezagun planeta’ atalean ematen du 6.25 Estrategiari buruzko informazioa, eta "Nagusi"ak han aurkituko du birziklatzeari, jasangarritasunari eta Mercadonaren ingurumen-konpromisoari buruzko informazioa. Konpainiaren Ingurumen Memorian ere ikus daiteke.

Texto 2 Imagen Tienda 6.25