Haren teknologia berriak lagundu egiten du konpainiaren eguneroko jardueraren inpaktua gutxitzen, hirietako airearen kalitatea hobetzen eta zarata gutxitzen.
Ibilgailu berria Scania da, % 100 elektrikoa, 21 paleteko edukiera du, 26 tona du gehieneko masa baimendua, eta gutxi gorabehera 200 km inguruko autonomia du teorian. Ezaugarri horiekin, irtenbide ezin hobea da hiri barruko banaketarako.
Scania, Acotral, Frigicoll eta ThermoKingekin lankidetzan.
Mercadonak ziurtatu du 2016-2020 bitartean % 27 murriztu duela CO2 baliokidearen emisioa bere prozesu logistikoetan; hala, hasieran ezarritako % 20ko helburua gainditu du.
2020an, konpainiak bat egin zuen AECOCek Espainian bultzatzen duen nazioarteko Lean & Green ekimenarekin. Mercadonak diseinatu duen eta saritua izan den Emisioak Murrizteko Planak ziurtatzen du azken 5 urteetan gutxienez % 20 murriztu dituela logistikarekin lotutako emisioak.
Prozesuak berriro ebaluatu ondoren, jasangarritasun-estrategia berriak abian jarri eta hobekuntza garrantzitsuak ezarri dira.
Ontziak berrerabiliz, erabilera bakarreko materialen 180.000 tona sortzea ekiditen da urtero, eta kamioien 96.710 joan-etorri saihesten dira.
Kutxa berrerabilgarriak 120 aldiz baino gehiagoz erabil daitezke, konpondu egin daitezke eta % 100ean birziklagarriak dira. Horregatik, onuragarriak dira hornidura-sareko agente guztientzat: ekoizlea, banatzailea eta saltokia.
Ekonomia Zirkularreko politiken esparruan, baliabide natural gutxiagorekin gehiago ekoitzi nahi da.
Konpainiak Emisioak Murrizteko Ekintza Plan bat egin du, EYk ikuskatuta, eta, plan horretan, konpromisoa hartu du 2020rako emisioen % 20ko murrizketa ziurtatzeko eta 2023rako beste % 10 murrizteko (% 30era iritsi arte).
Nazioarteko ekimen bat da, AECOCek bultzatua. Haren helburua da sektore guztietako enpresei Parisko Klimaren Goi Bileran (COP21) zehaztutako helburuak lortzen laguntzea, 2050. urterako emisioen neutraltasuna lortzeko.
Optimizazio logistikoko estrategia bat du Mercadonak “baliabide natural gutxiagorekin gehiago garraiatzeko”.
Garraio jasangarriaren aldeko apustua bere jardueraren inpaktua murrizteko ingurumen-kudeaketako politikaren parte da.
Konpainiak, gainera, garraio jasangarrirako aukerak eskaintzen dizkie bezeroei, hala nola ibilgailu elektrikoak kargatzeko 1.200 puntu, bizikletentzako aparkalekuak eta onlineko erosketa.
Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta webgunea nola erabiltzen den jakiteko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure Cookieen Politika. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "Ados"; ez onartzeko, sakatu "Ukatu"; edo pertsonalizatzeko, sakatu "Konfiguratu".
Cookie hauen bidez, erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazioetan nabiga dezake, eta haietako aukerak eta zerbitzuak baliatu; esaterako, datu-zirkulazioa eta -komunikazioa kontrola ditzake.
Cookie analitikoak
ez
bai
Webgunearen erabiltzaile-kopurua zenbatzen dute, neurketak eta analisi estatistikoak egiteko.