Ingurumen-memoria berria

Mercadonaren Ingurumen Memoria berria

2019ko ekainaren 21a
  • Mercadonak bi urtez behin kaleratzen duen Ingurumen Memoria argitaratu du, gai horren inguruan egindako ekimen guztien berri emateko.
  • Azken bi urte hauetan, 74 milioi euroko inbertsioa egin du ingurumena babesteko prozesuak hobetzen.
  • Besteak beste, nabarmentzeko neurriak dira plastikoaren erabilera pixkanaka gutxitu izana eta, denda eraginkor berriak zabalduta, energia-aurrezpenean aurrerapenak egin izana.

Gizarteak gai horretan dituen erronken parte da Mercadona ere. Inguruan duen gizartearen beharrei erantzuteko eta harekin bizitzeko estrategia nagusien artean, duela urte batzuetatik hona ingurumena kudeatzeko sistema propioa du Mercadonak, ingurumen-eragina hiru alor nagusitan murrizteko: logistika, energia-kontsumoa eta hondakinen kudeaketa.

Mercadonak uste du ingurumen-kudeaketa eraginkor bat funtsezkoa dela enpresak egoki funtzionatzeko eta jasangarria izateko. Hori dela eta, azken bi urte hauetan, 74 milioi euroko inbertsioa egin du ingurumenaren mesetetan, enpresaren prozesuak hobetzeko neurriak ezartzeko.

Ingurumena kudeatzeko Mercadonaren politika integrala eta azken gertaerak 2017-2018ko Ingurumen Memorian ikus daitezke.

 

 

 

 

Ingurumen Memoria 2017-2018

Deskargatu

 

 

 

 

Ingurumena kudeatzeko Mercadonaren politikaren laburpenaMercadonaren ingurumen-kudeaketaren politikaren laburpena.

√ Optimizazio logistikoa

Garraio jasangarrirako estrategia bat du Mercadonak, inguruan sortzen doazen erronka operatibo eta ingurumen-erronka berrietara egokitzeko. Mercadonaren logistikaren helburu orokorra da "gehiago garraiatzea baliabide gutxiagorekin". Errepideko garraioaren flotaren kudeaketa eraginkorra egiteaz gain, beste estrategia batzuen bidez (hala nola kamioi-betetzea optimizatzea, alderantzizko logistika eta megatrailerren aldeko apustua), probak egiten ari da konpainia erregai eta teknologia alternatiboekin, zeinak aukera emango baitute eraginkortasun logistikoari eusteko eta ingurumen-eragina hobetzeko.

Azken memorian ikus daitezke logistika optimizatzeko Mercadonaren neurri guztiak.

√ Energia aurreztea

Energia arduraz erabiltzea Mercadonaren konpromisoetako bat da. Alor horretako neurri nagusietako bat da dendak berritzen hasi izana da, denda-eredu eraginkorrago batekin; eredu horrek energia aurrezteko neurri gehiago jasotzen ditu.

Energia aurrezteko Mercadonak hartu dituen neurri batzukEnergia aurrezteko Mercadonak hartu dituen neurri batzuk.

Aipamen berezia merezi dute Mercadonak zenbait dendatako fatxada edo estalkietan ezarri dituen hiri-lorategiek, supermerkatuen isolamendu akustikoa eta termikoa hobetzeko neurri gisa; gainera, onurak dakartzate biodibertsitatearentzat nahiz auzotarrentzat.

Azken memorian ikus daitezke energia aurrezteko Mercadonaren neurri guztiak.

√ Hondakinen kudeaketa

Inguru naturalean hondakinak egotea ingurumen-inpaktu garrantzitsua da, eta gizarteak gero eta kontzientzia handiagoa du.

Prebentzioa Mercadonaren funtsezko estrategia da hondakinen kudeaketan. Horren adibide da azken bi urteotan Mercadonaren hondakin guztien birziklatze-tasa % 76koa izatea. Horrez gain, zenbait estrategia ditu Mercadonak elikagaiak alperrik ez galtzeko.

Mercadonak ekimen ugari ditu martxan hondakinak prebenitzeko, eta, horrez gain, hornitzaileekin, erakunde teknologikoekin eta beste eragile sozial batzuekin elkarlanean dihardu, bereziki plastikoek eragindako kutsadurak dakarren erronkari aurre egiteko estrategiarik onenak bilatzen.

Azken memorian ikus daitezke hondakinak kudeatzeko Mercadonaren neurri guztiak.

Plastikoak murrizteko Mercadonaren politika

Mercadona epe ertainerako estrategia global bat garatzen ari da, Mercadonaren prozesuetan plastikoen erabilera murrizteko. Gainera, konpainia ekintza zehatzak gauzatzen ari da helburu hori lortzeko, eta dagoeneko eskura dauden alternatibak ezartzen ari da. Esate baterako:

  • Kosmetika eta zainketa pertsonaleko produktu guztietatik mikroplastikoak kendu ditu.
  • Lanean ari da hurrengo urteetan bere markako ontzien % 100 berrerabilgarriak, birziklagarriak edo konpostagarriak izan daitezen.
  • Mercadonak erabilera bakarreko plastikozko poltsak kendu ditu kutxen lerroetatik, eta, haien ordez, hauek jarri ditu: Mercadonako ohiko errafiazko poltsak, paper birziklagarriz egindako poltsa berriak eta % 50-70ean dendetan erabilitako bilgarriekin egindako plastiko birziklatuzko poltsa berriak.
  • Mercadona probak egiten ari da zenbait dendatan, fruta eta barazkien atalean material konpostagarriko poltsak eta poltsa berrerabilgarriak jartzeko.
  • Horrez gain, belarrietarako Deliplus kotoi-zotzetako plastikoa kendu du, eta zelulosa-materiala jarri haren ordez.
  • Mercadonako "Jateko prest" atal berriko ontziak kartoiz eta azukre-kanaberatik ateratako zelulosa-pulpaz eginda daude.

Mercadonan plastikoak ezabatzeko edo murrizteko neurriakMercadonan plastikoak ezabatzeko edo murrizteko neurriak.

√ Beste konpromiso batzuk:

Mercadonak etengabe hitz egiten du interes-talde guztiekin. Elkarrizketa horren ondorioz, jasangarritasuna hobetzeko, jardunbide egokiak partekatzeko eta erronka berriei ekiteko konpromisoak eta ekimenak sortzen dira. Jasangarritasunaren aldeko apustuaren adibide dira Mercadonaren arrantza-politika jasangarria edo Mercadonaren animalia-ongizatearen politika

Mercadonak badaki asko duela hobetzeko, baina lortutako emaitzek lagundu egiten diote norabide berean jarrai dezan.

Azken memorian daude ingurumenaren arloan Mercadonak egindako ekintza guztiak.