Mercadonaren denda baten kanpoaldea

Mercadonak 13.500 litro esne eman dizkio Tarragonako eskualdeetako elikagai-bankuari

2019ko ekainaren 13a
  • Konpainiak Hacendado esne osoaren 100.000 litro baino gehiago eman die Kataluniako lau elikagai-bankuei.
  • 2018an, elikagai eta premiazko produktutan 700.000 kilo baino gehiago eman dizkie Mercadonak Tarragonako eskualdeetako hainbat erakunde eta ongintzazko elkarteri.

Mercadonak bere Hacendado markako 13.500 litro esne oso eman dizkio Tarragonako eskualdeetako elikagaien bankuari, bi aldeek sinatutako hitzarmenari jarraikiz. Donazio honek bat egiten du Gironako elikagai-bankuei egindakoarekin; eta segida izango du datozen hilabeteetan, Lleida eta Bartzelonako eskualdeetako elikagai-bankuetan. Hala osatuko ditugu gure konpainiak 2019an emango dituen 100.000 litro esneak.

2010ean hasi zen Mercadonaren eta Kataluniako Elikagaien Bankuen Federazioaren arteko harremana (lau elikagai-bankuk osatzen dute federazioa), hain zuzen ere urte hartan supermerkatuetan eta merkatuetan premiazko elikagaiak jasotzeko egin zen kanpainaren ondorioz. Bi helburu nagusi ditu banaketa-katearen eta ongintzazko erakundearen artean duela bederatzi urte hasitako harremanak: batetik, elikagaien bankuen eskura jartzea Mercadonako dendak elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan; eta, bestetik, premiazko elikagaiak ematea, elikagai-bankuek premia duten pertsonen artean bana ditzaten produktuok ongintzazko erakundeen bitartez.

Esnea emateko antolatutako ekitaldian, Eusebio Alonso Tarragonako eskualdeetako Elikagai Bankuko lehendakariak esan duenez, "berriro ere, Mercadonak erakutsi du behar handiena duten pertsonenganako eskuzabaltasuna eta konpromisoa, eta berriro diogu zuek eta zuek bezalako enpresak luxu paregabea zaretela gure gizartearentzat”. “Banc dels Aliments-en aldetik, eskerrak ematen dizkizuegu gure erakundeari ematen diozuen laguntzarengatik, egunero eragiten baitie behar gehien dutenei”, gaineratu du.

Beatriz Feced Tarragonako Mercadonako Kanpo Harremanetarako zuzendariak “pobreziari aurre egiteko elkarrekin egindako bidea” eskertu dio elikagai-bankuari, eta honela azaldu du 13.500 litro esneren donazioa: “Gure inguruan premiarik handienak dituzten pertsonei laguntzeko gure ekarpen txikia da".

Eusebio Alonso, Tarragonako Elikagai Bankuko lehendakaria, eta Beatriz Feced, Tarragonako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendaria. Eusebio Alonso, Tarragonako Elikagai Bankuko lehendakaria, eta Beatriz Feced, Tarragonako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendaria.

Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboarekin bat datorren gizarte-ekintza jasangarriko politika

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri, guztiak ere.

Politika horri jarraituz, Tarragonako elikagai-bankuekin elkarlanean aritzeaz gain, supermerkatu-kateak beste zenbait produktu ematen dizkie Tarragonako eskualdeetako sei jantoki soziali. Donazioa egunero egiten da, astelehenetik larunbatera bitartean, Mercadonaren baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker. Mercadonak jantoki sozialetara eramaten ditu egunero produktuak, eta kalitate- eta segurtasun-kondiziorik onenetan banatzen, boluntarioek, gero, otorduak presta ditzaten.

2018an, elikagai eta premiazko produktutan 700 tona baino gehiago eman zizkien Mercadonak Tarragonako zenbait gizarte-erakunde eta ongintzazko erakunderi, hau da, 12.622 erosketa-orgatxo, gutxi gorabehera.