Mercadonaren 2021eko karbono-aztarnaren murrizketa, 2015eko datuekin alderatuta

Mercadonak % 38 murriztu du bere karbono-aztarna

2022ko azaroaren 16a
  • Konpainiak bere karbono-aztarna zenbatekoa den kalkulatu du, deskarbonizazio-ekimenak aztertu eta ezartzeko.
  • Mercadona bat dator 2050ean neutraltasun klimatikoa lortzeko xedez Parisko Akordioan (COP21) ezarritako helburuekin.
  • Energia aurreztea, efizientzia eta logistika jasangarria ezartzea dira karbono-aztarna murrizteko neurrietako batzuk.

Mercadona jabetzen da gaur egun ditugun klima-arazoez. Horregatik, planetarekin duen konpromisoaren barruan, beraren jarduerak sortzen dituen emisioak kalkulatu ditu, inpaktuak nagusiki non dauden jakiteko eta, hala, arindu ahal izateko.

Bideoa gaztelaniaz

2015az geroztik, konpainiak % 38 murriztu du bere karbono-aztarna, eta, horren ondorioz, planetaren tenperatura globala igotzea eragiten duten berotegi-efektuko gasak ere bai.

Gas horiek eragina dute Mercadonaren jardueran, baina enpresaren beraren prozesuetan ere emititzen dira. Hori dela eta, Parisko Akordioak (COP21) 2050ean neutraltasun klimatikoa lortzeko ezarri zituen helburuekiko konpromisoa bete nahian, Mercadonak bere inpaktua zenbatekoa den kalkulatu du, beraren emisioek 2015etik 2021era izan duten bilakaera neurtuz. Neurketa horri esker, Mercadonak baiezta dezake 2015ean baino % 38 emisio gutxiago sortu zituela 2021ean.

Mercadonaren zenbait neurri karbono-aztarna murrizteko

  • Gas hoztaileak ordeztea, CO2 transkritikoa eta subkritikoa duten hozte-sistemak instalatuz, hozgarri natural jasangarriagoak eta eraginkorragoak erabiltzen baitituzte.
  • Gas hoztaileen ihesak kontrolatzea, mantentze-lan prebentiboaren bidez eta mekanismoen telekontrolaren bidez.
  • Dendetan 9.000 eguzki-plaka instalatzea.
  • Mercadonaren denda eraginkorretan energia aurreztea, hozkailu-horma berriak jarriz, izoztuen altzari itxiak ezarriz eta LEDak instalatuz, besteak beste.
  • Logistika jasangarria ezartzea, hauek erabilita: gas bidezko kamioiak, EURO 6 edo goragoko flota, ECO furgonetak, trenbide-garraioa eta kamioi bitrailer eta megatrailerrak.

Mercadonaren Ingurumen Kudeaketako Sistema

Duela zenbait urtez geroztik, konpainiak ingurumen-kudeaketako sistema propio bat du, beraren jarduerak sortzen dituen ingurumen-inpaktuak identifikatzera, aurreikustera eta murriztera bideratua.

2021ean, Mercadonak 49 milioi euro inbertitu zituen ingurumena babesten, sistema etengabe egokituz gizartearen eskarietara eta enpresaren helburuetara.

Sistemak hiru arlo nagusi ditu: optimizazio logistikoa, energia-efizientzia eta hondakinen kudeaketa. Ezagutu arlo horietan Mercadonak egin dituen guztiak.