Mercadonaren eta Hermanitas de los Ancianos Desamparadosen ordezkariak

Mercadonak bere sare soziala handitu du Valentzian, eta Hermanitas de los Ancianos Desamparadosi laguntzen hasi da

2022ko azaroaren 17a
  • Lehendik ere lankidetzan ari da Valentziako beste zentro batzuekin: Elikagaien Bankua, Casa Caridad, Sant Joan de Déu aterpetxea, Casal de la Pau, elizbarrutiko Santiago Apóstol parrokia-ikastetxea, El Puchero, Gandíako Buñuelos Sin Fronteras eta Paternako Fundación Ayuda Una Familia.
  • Gaur egun, zaurgarritasun-egoeran dauden 64 zahar ostatatzen ditu erakunde horrek, eta egunean bost otordu ematen dizkie.
  • 2021ean, konpainiak 630 tona premiazko produktu baino gehiago eman zizkien laguntzen dituen Valentzia probintziako ongintza-erakundeei; 2020an baino % 70 gehiago, orduan 355 tona eman baitzituen.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainia Lliriako Hermanitas de los Ancianos Desamparados jantoki sozialari laguntzen hasi da, gaur egun ostatatuta dauzkaten 64 zaharrentzako premiazko produktuak emanez egunero.

Goizero, konpainiak Pla de l'Arc de Lliria kalean duen dendatik, premiazko produktuak ematen zaizkio Hermanitas de los Ancianos Desamparadosi. Dendako langileak arduratzen dira goizero beharrezko elikagaiak prestatzeaz, hala nola ogia, lekaleak, haragia, esnekiak, fruta eta barazkiak, eta zuzenean jantoki sozial horretara eramateaz. 

Sor Teresa Martínez egoitzako zuzendariak esan du zentroan oso gustura daudela Mercadonaren laguntzarekin. “Une honetan guztiok jasaten ari garen kostuak pixka bat arintzen laguntzen digu, eta, hala, gure zaharrek adinagatik eta egoeragatik behar duten zerbitzua eskaintzen jarraitu ahal izango dugu; egoiliarren izenean, eskertzen dugu laguntza”. 

Luis Notario, Carlos Coso, Vicente García eta Juan Cotanda dohaintza egiten den Mercadonaren dendako langileak dira, eta goizero produktuak prestatzeaz arduratzen dira. Haiek ere eskertuta daude gizarte-ekimen honetan parte hartzeko aukerarekin, zailtasunak dituzten pertsonei lagundu baitiezaiekete beren lanpostutik.

Bestalde, M. José Sisamón Castelló probintziako eta Valentziako iparraldeko Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau adierazi du akordioaz: “Konpainiak Valentziako probintziarekin duen konpromiso soziala indartzeko beste modu bat da, elkarlanean aritzen diren ongintza-erakundeen sarea handitu baitu. Lehendik, hauekin ziharduen elkarlanean: Elikagai Bankua, Casa Caridad, Sant Joan de Déu aterpetxea, Casal de la Pau, elizbarrutiko Santiago Apóstol parrokia-ikastetxea, El Puchero, Gandíako Buñuelos Sin Fronteras eta Paternako Fundación Ayuda Una Familia. Lankidetza horien ondorioz, 2021ean, konpainiak eremu hartako dohaintzak indartu zituen, eta 630 tona elikagai baino gehiago eman zituen; hau da, 2020an baino % 70 gehiago, orduan 355 tona eman baitzituen”.

Hermanitas de los Ancianos Desamparados

Kongregazio erlijioso bat da, zahar zaurgarrienekiko kristau-karitatea duena helburu berariazkotzat; familia giroan hartzen ditu eta haien behar guztiei erantzuten, izan materialak nola afektuzkoak eta espiritualak. Gaur egun, 21 herrialdetan baino gehiagotan dago kongregazioa, eta egoera ahulean dagoen kolektibo horri ematen dio arreta.

Mercadonaren eta Hermanitas de los Ancianos Desamparadosen ordezkariakMercadonaren eta Hermanitas de los Ancianos Desamparadosen ordezkariak.