Banaketa-ibilgailuak Sevillako Erlauntzatik irteten

Mercadona Onlinek 2.000 langile ditu jada, eta 2022an 530 euro fakturatzea aurreikusten du.

2022ko azaroaren 24a
  • Erlauntza berria zabaldu du Sevillan, 145 langilerekin.
  • Guztira, 25 milioi inguruko inbertsioa egin da.
  • Konpainiak onlineko negozioan aurrera egin du Sevillako Erlauntza irekiz, onlineko salmentan soilik aritzen den plataforma alegia, eta Erlauntza hori konpainiak lehendik Valentzian, Bartzelonan, Madrilen eta Alacanten dituenei gehitu zaie.

 

Mercadonak bosgarren Erlauntza inauguratu du Sevillan, erabat onlineko salmentarako den plataforma alegia. 25 milioi euro inbertitu dira (lizitazio publikoan partzela erostea ere sartzen da kopuru horretan), eta 145 langilerekin abiatu da. Hala, Mercadona Onlinek 2.000 langile ditu jada, eta onlineko kanalaren bidez 2022an 530 euro fakturatuko dituela aurreikusten da.

Sevillako erdialdean hasiko du zerbitzu berria konpainiak, eta datozen asteetan zabaldu egingo du ekintza-eremua, probintzia gehiena, Huelvaren zati bat eta Jerez de la Frontera (Cadiz) ere hartu arte.

Juana Roig Mercadona Onlineren zuzendari nagusiaren arabera, «oso pozik gaude gero eta onlineko “Nagusi” gehiagorengana iristen garelako; kasu honetan, Andaluziako merkatuan, Sevillako Erlauntzari esker. Gure erronka nagusien artean daude onlineko kanalaren hedapena eta errentagarritasuna».

Mercadonak salmenta-eredu desberdinak ditu, herri bakoitzeko eskaeren arabera. Alde batetik, “Erlauntza” ereduak onlineko eskaeren dentsitate handia duten eremuak hartzen ditu. Sevillako Erlauntza beste hiri batzuetan konpainiak dituen beste laurei gehitu zaie: Valentziakoa, Bartzelonakoa, Madrilgoa eta Alacantekoa. Bestalde, eskaera gutxien kontzentratzen diren eremuetarako, denda fisikoetan prestatu eta haietatik banatzeko eredu bat du. Oraingoz, eredu hori martxan dago Espainiako hainbat probintziatan, hala nola Castellón, Lleidan, Gironan, Almerian eta Murtzian, eta 18 dendatan izango du urtea amaitu aurretik. Hurrengo urteetan hedatzen jarraitzea da asmoa, online erosteko zerbitzu berria Espainiako probintzia gehienetara helarazteko.

Denda eta Erlauntza horien ekintza-eremuan bizi diren bezero guztiek onlineko denda berri eta intuitiboa erabil dezakete webgunearen edo aplikazioaren bidez. Bidalketak 7:00etatik 22:00etara egiten dira, astelehenetik larunbatera.

Mercadona Online taldeko langile guztiek enplegu egonkorra eta kalitatezkoa dute, eta gehienak pickerak eta banatzaileak dira. 70 milioi euro baino gehiago inbertitu dira egungo bost Erlauntzak eraikitzeko, eta beste 19 milioi euro ECO erako kamioi-flota propioan.

Mercadona Onlineren Sevillako Erlauntzaren kanpoaldeaMercadona Onlineren Sevillako Erlauntza kanpotik

Mercadona Onlineko langile bat onlineko eskaerak prestatzenMercadona Onlineko langilea, onlineko eskaerak prestatzen.

Mercadona Onlineren Sevillako Erlauntza barrutikMercadona Onlineren Sevillako Erlauntza barrutik.

Banaketa-ibilgailuak Sevillako Erlauntzatik irtetenBanaketa-ibilgailuak Sevillako Erlauntzatik irteten.

Goiburuko irudia: Banaketa-ibilgailuak Sevillako Erlauntzatik irteten.