2016an hasitako inbertsio-ahalegina akziodunek babestutako erabaki estrategiko honen emaitza da: epe luzean, inbertitzea onuragarria da 5 osagaientzat (bezeroak, langileak, hornitzaileak, gizartea eta kapitala).
- Eraldaketa Izugarriaren barruan, Denda Eraginkorraren Eredu Berria ezarri da, konpainia nazioartera zabaldu da (Portugalen), Onlineko Proiektua abiarazi da, bloke logistikoak optimizatu dira, eta tresna informatiko berriak eta antolamenduari dagozkion tresna berriak erabiltzen hasi gara.
- Mercadonak 1.000 produkturen prezioa jaitsi du 2023ko apirila eta 2024ko otsaila bitartean, eta prezioek jaisten jarraituko dute urtean zehar ere.
- 5.000 lanpostu berri sortu ditu, eta jada 104.000 langile ditu Espainian eta Portugalen; 600 milioi euro partekatu ditu haiekin pizgarritan, aurreko ekitaldian baino % 50 gehiago.
- Efizientziari, errentagarritasunari eta kudeaketaren hobekuntzei esker, Mercadonak, irabazien gaineko zergan % 43 gehiago ordaindu ondoren, % 40 areagotu du irabazi garbia (1.009 milioi euro).
- Konpainiak irabazi horien % 80 bideratu du oraingoan ere inbertsioa maximizatzen jarraitzeko, 2028 arte 5.000 milioi inbertitzeko.