Mercadonaren onlineko zerbitzuko banaketarako ibilgailuak, mikrohibridoak eta ECO ingurumen-etiketadunak

Mercadonak Cádiz probintzian hedatu du bere onlineko erosketa berria

2023ko martxoaren 30a
  • Konpainiak Puerto de Santa María, Rota, Chipiona eta Sanlúcar de Barramedara zabaldu du onlineko erosketa-zerbitzu berria.
  • Webgune eta aplikazio berriak erabilita, kategorien bidez edo bilatzailea erabiliz bilatu daitezke produktuak, eta, hala, modu intuitiboagoan egin erosketak

Mercadonak Puerto de Santa María, Rota, Chipiona eta Sanlúcar de Barramedara zabaldu du onlineko erosketa-zerbitzu berria. Hala, udalerri horietako onlineko “Nagusi” guztiek (bezeroak) modu intuitiboan egin dezakete erosketa webgune eta aplikazio berriak erabilita, produktuak kategorien bidez edo bilatzailea erabiliz bilatu baititzakete. Produktu bakoitzaren argazkiak eta informazio garrantzitsua izango ditu eskura bezeroak.

Eredu berri honen tarifa aurreko zerbitzuarena bera da (7,21 €/eskaera), baina entrega-ordutegia luzeagoa da: eskaera egin eta hurrengo egunetik aurrera egingo da banaketa, 7:00etatik 22:00etara, astelehenetik larunbatera, bi orduko tarteetan. Gainera, bezeroak erosketa aldatzeko aukera du entregatu aurreko gauera bitartean. Produktu freskoak onlineko bezeroari ematen zaizkion egun berean jasotzen eta prestatzen dira, eta, beraz, kalitate gorena eta freskotasuna bermatzen dira.

Zerbitzu berria udalerri horietan ezartzerako, Jerez de la Fronteran ere bazen lehendik. Izan ere, konpainiaren asmoa da zerbitzua Cádiz probintziako inguru gehiagotara zabaltzea datozen asteetan.

Jasangarritasuna eta eraginkortasuna

Eskaerak banatzeko, Mercadonak ECO ingurumen-etiketa duten zenbait ibilgailu ditu, denak mikrohibridoak, zeinak 15 eskaera arte garraiatu baititzakete. Ibilgailuok berariaz diseinatu dira hiru tenperatura-zona izan ditzaten, produktu-mota bakoitzera egokituak: giro-tenperaturako produktuak, produktu hoztuak eta produktu izoztuak. Gainera, deskarga-sistema mekanizatu bat dute ibilgailuek karga-manipulazioa minimizatzeko, eta, hala, langileak gainesfortzu gutxiago egiteko eta deskarga-denbora murrizteko.

Mercadona Cádizko probintzian

Mercadonak 51 supermerkatu ditu Cádizen (hiriburuan eta probintzian), haietatik 34k Denda Eraginkorraren Eredu Berriari jarraitzen diotela. 2.500 langile baino gehiago ditu guztira, enplegu egonkor eta kalitatezkoarekin.

Banaketa-ibilgailuak Sevillako Erlauntzatik irtetenBanaketarako ibilgailuak, mikrohibridoak eta ECO ingurumen-etiketadunak.