Mercadonaren Cambrilseko denda berriko estalkia eguzki-panelekin

Tarragona - Mercadonak beste denda eraginkor bat zabaldu du, Cambrilsen

2023ko martxoaren 27a
  • 10 milioi euroko inbertsioa egin da; 80 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, eta 200 lagun baino gehiago aritu dira obra-fasean.
  • Erabat konektatuta dago teknologikoki, eta diseinu eta atal erabat berrituak ditu. Haien bidez, bezeroen erosketa-esperientzia osoa hobetuko du, eta energia-kontsumoa % 40raino murriztuko ohiko dendekin alderatuta.
  • Konpainiak apustua egin du energia-eskaria iturri berriztagarriekin osatzeko, eta, horregatik, 1.000 m2 estaltzeko adina eguzki-plaka jarri ditu estalkian. Hala, emisioak murriztuko ditu, eta dendaren ingurumen-portaera hobetuko.
  • Denda honekin, Mercadonak Tarragonako eskualdeetan dituen 33 supermerkatuetatik 25 dira dagoeneko denda eraginkorraren eredu berrikoak.
  • Supermerkatu berria Nova Augusta etorbidean dago. Bide batez, Francesc Pérez Dolç kalean eta Adelaida etorbidean daudenak itxiko dira

Mercadonak beste supermerkatu eraginkor bat inauguratu du, Cambrilsen, Nova Augusta etorbidean. Supermerkatu berri honek konpainia kate osoan ezartzen ari den denda eraginkorraren eredu berria eskaintzen du, eta Francesc Pérez Dolç kalean eta Adelaida etorbidean daudenak ixtea ekarri du, ez zirelako egun eskatzen diren kalitate-estandarretara egokitzen.

Hamar milioi euroko inbertsioa egin da denda berrian, eta 80 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, zeinek 200 laguni eman baitiete lana obra-fasean. Denda honekin, Mercadonak Tarragonako eskualdeetan dituen 33 supermerkatuetatik 25 dira dagoeneko denda eraginkorraren eredu berrikoak.

Lanpostuei dagokienez, Francesc Pérez Dolç kaleko eta Adelaida etorbideko langile guztiak —54 lagun, guztira— denda berriko plantillara pasatuko dira.

Denda eraginkorraren eredu berriak hauek ditu, besteak beste: urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa ebakitzeko eta janaria ontziratzeko aukera ematen duena; erakustoki zentral bat lurrindegian, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; sushi espezialitateak; labeko atal berri bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta pastel hoztuak ere badituena; eta erakustoki berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako.

Bestalde, Jateko Prest atala ere badu, jateko prest dauden platerak eskaintzen dituena material naturalekin egindako ontzietan (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak).

Supermerkatu eraginkorren belaunaldi berri honek diseinu erabat berritua du, aurreko saltoki-modeloekin alderatuta; kolore eta material berriak erabili dira, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadetan, bai atalen banaketan. Gainera, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko. Beira bikoitzeko sarrera bat ere badu, haize-lasterrak saihesteko, eta korridore zabalagoak eta bi orga-modelo, askoz ergonomikoagoak eta arinagoak.

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra

Ingurumenaren arloan, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa, ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du supermerkatuak, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko.

Era berean, estalkian 1.000 m2 estali dira eguzki-plakekin, Mercadonak energia-eskaria iturri berriztagarriekin osatzeko egin duen apustuari jarraikiz. Horrekin, emisioak murriztu nahi ditu, eta dendaren ingurumen-portaera hobetu.

Supermerkatu hau astelehenetik larunbatera egongo da irekita; urritik maiatzera, 09:00etatik 21:30era (neguko ordutegia), eta ekainetik irailera, 09:00etatik 21:30era (udako ordutegia). Horrez gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua jarri du Mercadonak, bai eta erosketa online egiteko aukera ere, webgunearen bidez: www.mercadona.es.

Teknologia eta ergonomia langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri honek askotariko neurriak ditu ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileak eroso ibil daitezen atsedenaldietan. Jangela ekipamendu egokiz hornituta dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, denda eraginkor berri hau erabat konektatuta dago teknologikoki, eta gailu elektroniko eta tresna kolaboratibo berri batzuk ditu langileentzat, informazioa edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—.

95,7 milioi euro inbertitu dira Tarragonako eskualdeetan eredu berria ezartzen

Mercadona 2017an hasi zen Tarragonako eskualdeetan denda eraginkorraren eredu berria ezartzen, eta hiriburuko Via Augustako supermerkatua berritu zuen. Orduz geroztik eta gaurdaino, konpainiak 95,7 milioi euro inbertitu ditu 19 supermerkatu berritzen eta beste 6 irekitzen. Kasu batzuetan, hutsetik sortutako dendak dira —adibidez, Tarragona hiriko merkatu zentralean dagoen Mercadonaren denda—. Beste kasu batzuetan, berriz, eredu berriak eskatzen dituen kalitate- eta erosotasun-estandarretara egokitzen ez diren eta berritu ezin diren supermerkatuen tokian eraikitakoak dira.

Konpainiak 33 supermerkatu ditu Tarragonako eskualdeetan. Haietatik, 25ek dagoeneko badute denda eraginkorraren eredu berria, konpainiak apustu garbia egin baitu hiriko merkataritza indartzeko eta auzoetako merkataritza-ehundura zabaltzeko, denen arteko sinergiak lortzeko.

Imagen de cabecera: Mercadonaren Cambrilseko denda berriko estalkia eguzki-panelekin.