Mercadonak 500 produkturen prezioa jaitsi du

Mercadonak 500 produkturen prezioa jaitsi du, eta 200 milioi euro aurrezten lagundu die bezeroei

2023ko apirilaren 12a
  • Aurreztutako zenbateko horrek –0,6 puntuko eragina izango du konpainiaren marjinan. Zenbateko horri gehitu behar zaio kostaprezioen eta industriakoen hazkunde handia minimizatzeko 2020az geroztik egindako –1,1 puntuko murrizketa.
  • “Nagusi”ek (bezeroak) urtean 150 € ere aurreztu ahal izango dituzte erosketa egitean.
  • “Nagusi”ei aukera onena eskaintzen jarraitzea da helburua, erosketa ahalik eta kalitate handienarekin baina ahalik eta gutxiena ordainduta egin ditzaten.
  • Kalitatea ukitu gabe, eta elikadura-kate osoaren jasangarritasuna bermatuz, konpainiak aurrea hartu dio 2023rako aurreikusitako kostuen jaitsiera orokorrari.

Kostaprezioak jaisten direnean publikoarentzako salmenta-prezioak jaisteko bere konpromisoa betez, Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak erabaki du kostuen jaitsierari aurrea hartzea eta egunero kontsumitzen diren 500 produkturen salmenta-prezioak apiriletik urtearen amaierara arte egokitzea, ikusi baitu kostaprezioak jada jaisten ari direla merkatuan, mantso bada ere. Horrela, “Nagusi”ek (bezeroak) aurretik jasoko dute murrizketa, eta urtean 150 € ere aurreztu ahal izango dituzte erosketa egitean.

Ekimen honetan, ez da ukitzen produktuen kalitatea, eta elikadura-kate osoaren jasangarritasuna bermatzen da (hornitzaileak, ekoizpen-sektorea, enpresa eta langileak), eta, horri esker, hemendik urtearen amaierara arte 200 milioi euro aurrezten lagunduko die bezeroei. Horrek –0,6 puntuko eragina izango du konpainiaren marjinan, eta 2020az geroztik enpresak egindako –1,1 puntuko murrizketari gehituko zaio. Jatorriko kostaprezioen eta industriakoen hazkunde handia minimizatzeko egin zuen murrizketa hura.

Prezioa jaitsita edukiko duten 500 produktu horietako asko behar bezala identifikatuta egongo dira dendan. Jaitsiera hori egunero kontsumitzen diren eta askotariko sekzio eta negozioetan dauden elikagai ugariri aplikatuko zaie; besteak beste, kontserbako produktuei (esaterako, atuna), esnekiei (adibidez, gazta eta jogurt batzuk), fruitu lehorrei, olioei, etxea garbitzeko eta mantentzeko produktuei, maskotentzako elikagaiei, opilei, upategiko produktuei eta lurrinei. Horrez gain, produktu freskoen kasuan, konpainiak merkatuko aukerak aprobetxatuko ditu prezioa jaisteko. Horren adibide ditugu kuiatxoa, arraina, indioilar-bularkiak, etab. Produktu horiek guztiak ere behar bezala identifikatuko dira. 

Infografia gaztelaniaz

Baja el precio de 500 productosMercadonak 500 produkturen prezioa jaitsi du, kalitatea ukitu gabe eta elikadura-kate osoaren jasangarritasuna bermatuz.