Mercadona, sektoreko enpresa arduratsuena 2022an

Mercadona sektoreko enpresa arduratsuena izan da berriro ESG Erantzukizunaren Merco rankingean

2023ko otsailaren 15a
  • 2022ko ranking orokorreko bigarren postuan dago konpainia.
  • Monitoreak 49.000 pertsona baino gehiagoren iritzia hartzen du kontuan, zeinek zerrenda osatzen duten 100 enpresak baloratu baitituzte.

Mercadona, berriz ere, Espainiako orotariko banaketaren sektoreko enpresa arduratsuena aukeratu dute, eta bigarrena da 2022ko ESG Erantzukizunaren Merco rankingeko zerrenda orokorrean. Sailkapen hori Ospe Korporatiboaren Espainiako Monitoreak (Merco) egiten du.

12. edizio honetarako, MERCOk zenbait esparrutako 49.000 pertsona baino gehiagoren iritzia hartu du kontuan: kontsumitzaileen elkarteetakoak, GKEetakoak, sindikatuetakoak, enpresa-zuzendariak eta gizarte-erantzukizuneko adituak, besteak beste. Aurreko edizioan bezala, inkestatuek ESG irizpideen arabera baloratu dituzte enpresak (ESG, ingelesezko siglak: ingurumena, gizarte eta gobernantza). Rankingak galderak egin dizkie ingurumenarekiko konpromisoaz, talentuaren aldeko apustuaz, komunitateari egindako ekarpenaz, kontsumitzailearen errespetuaz, ardura fiskalaz eta gobernu korporatiboaren kudeaketaz.

Mercadonak eskertzen du balorazio hori, eta oso harro dago emaitzez. Izan ere, emaitzok aintzatesten dute nolako ahalegina egin duten enpresak eta lanean aritu den giza taldeak 2022 osoan, testuinguru global aldakor eta konplexu batean. Era berean, indarra ematen dute hobetzen jarraitzeko, ingurumenarekin eta gizartearekin arduratsuagoa den enpresa bat izateko.

Horregatik, Mercadonak ekintza konkretuak bultzatzen jarraitzen du. Esate baterako, gizarte-erakundeei elikagai-dohaintzak egiten (2022an, 25.100 tona izan ziren, aurreko urtean baino % 21 gehiago); laguntzen dituen erakundeei entzuten eta haiekin elkarrizketan; karbono-aztarna gutxitzen; hondakinen kudeaketa hobetzen; eta ingurumenarekin arduratsuagoak diren energiak erabiltzen.

Ospe Korporatiboaren Enpresa Monitorea (MERCO)

Ospe korporatiboaren monitore nagusietako bat da MERCO;1999az geroztik erabiltzen da, eta gaur egun 15 herrialdetan baino gehiagotan dago. Enpresen ospea ebaluatzen du; ez du jasotzen dirulaguntza edo babesletzarik, ez publikorik, ez pribaturik, eta txostenen komertzializazioa du finantziazio-iturri bakarra.