Mercadonaren 2022ko elikagai-dohaintzen mapa

Mercadonak 25.100 tona premiazko produktu eman zituen 2022an, 2021ean baino % 22 gehiago

2023ko urtarrilaren 26a
  • Konpainiak Espainiako eta Portugalgo 550 erakunde sozialekin baino gehiagorekin, 60 elikagai-bankurekin baino gehiagorekin eta beste erakunde batzuekin dihardu lankidetzan.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 25.100 tona premiazko produktu eman dizkie berarekin lankidetzan diharduten Espainiako eta Portugalgo 550 erakunde soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta beste erakunde batzuei. 2021ean baino % 22 gehiago.

Bideoa gaztelaniaz

Era berean, “Nagusiek” ere (bezeroek) parte hartu dute iaz antolatutako hainbat ekimen solidariotan. Haien artean, nabarmentzekoa da Espainiako Elikagai Bankuen Federazioak (FESBAL) antolatutako Elikagaien Bilketa Handian parte hartu zutela. Bezeroen elkartasunari esker lortutakoari eta Mercadonak ekimen solidario horri gehitutako % 10ari esker, 3,5 milioi euro baino gehiago bildu ziren. Diru horrekin, 2023an, 2.300 tona premiazko produktu baino gehiago bideratuko dira ekimenean parte hartzen duten elikagai-bankuetako erabiltzaileentzat.

Zerrenda gaztelaniaz

Listado Entidades Sociales en Mercadona durante 2022

Descargar

 

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizartearekin partekatzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Halaber, dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Mercadonaren 2022ko elikagai-dohaintzen mapa2022ko elikagai-dohaintzen mapa.