Ezagutu Summer Paradise bilduma berria osatzen duten produktuak.

Summer Paradise, ausartu zaitez udarekin!

2023ko ekainaren 12a

Hemen da uda honen marka izango den makillaje-bilduma. Summer Paradisek koloretako paleta ausart eta informal bat proposatzen dizu, estiloaren eta glamourraren alde egiten duena, udako paradisu zoragarri batera eramateko.

Bilduma liluragarria da, edizio mugatukoa, bereziki diseinatua urteko garai honetarako eta zure bertsiorik onena erakuts dezazun.

Summer Paradisek kosmetikako azken joerei jarraitzen die, udako jai-giroarekin eta urte-garairik beroenak eskatzen duen erosotasun handienarekin.

Bazatoz paradisura?

Zer produktuk osatzen dute Summer Paradise bilduma?

Summer Paradise udako tonu ausartetan diseinatu da. Produktu hauek ditu bildumak:

“Ezpain hozkatua”ren efektuko 4 ezpainetako

4 labiales de la colección Summer Paradise de Mercadona

  • Lortu ezpain distiratsuak, kolore liluragarriz estaliak.
  • “Ezpain hozkatu”aren efektuak itxura naturala ematen die zure ezpainei, estilo fresko eta informala.
  • Ezpainetako bakoitzak gerezi beltzaren aroma gozoa du, zure zentzumenak txundituko dituena.
  • Eman itzazu ukitu leunekin, beren ahalmen guztia ateratzeko eta ezpainetako makillajea leun eta sotil geratzeko.
  • 4 kolore erakargarri aukeran:
    • 01 zk. – Arrosa ertaina
    • 02 zk. – Fuksia
    • 03 zk. – Gorria
    • 04 zk. – Morea

Aurpegi-argitzaileen paleta eta Glitter begi-paleta

Paleta de iluminadores de rostros y paleta de ojos Glitter de la colección Summer Paradise de Mercadona

Aurpegi-argitzaileen paleta:

  • Perla-formulako paleta honek argi naturala islatzen laguntzen dizu, makillajeari ukitu berezia emanez eta zure ezaugarri edergarrienak nabarmenduz.
  • 5 tonu desberdin ditu, eta banaka edo konbinatuta aplika daitezke, itxurarik onena lortzeko.
  • Erabili brotxa bat edo hatz-mamia zure azalean emateko.

Glitter begi-paleta:

  • Distira/purpurina efektua duen begi-paleta, udako lookei behar den ukitu deigarria emateko.

20 begi-itzaleko paleta:

Paleta de 20 sombras de ojos de la colección Summer Paradise Mercadona

  • Kolore ultrapigmentatu eta sutsuak, eguneko nahiz gaueko okasio berezi horietarako itxura ezin hobea ematen lagunduko dizutenak.
  • Aukeratu gehien gustatzen zaizun akabera, erabilera anitzeko paleta honi esker: 11 itzal mate, 5 itzal metaliko eta 4 itzal perlakara.
  • Esperimentatu tonu bakarrekin edo elkarrekin konbinatuta, utzi zure sormenari lanean zenbait look sortzeko.
  • Aplikatzeko, modulatzeko eta lausotzeko erraza da testuraz, eta ahalegin handirik gabe makillatzen lagunduko dizu.
  • Erabili pintzel bat edo hatz-mamia emateko.

3 begi-arkatz

3 perfiladores de ojos de la colección Summer Paradise

  • Gehitu intentsitate- eta definizio-ukitu bat zure begiradari, begi-arkatz hauekin.
  • Beltza, urdina eta berdea.

Beste gomendio batzuk

Gozatu udako eguzkiaz, arazorik gabe, Eguzki-krema eta -babesgarriekin.

Ile lehorra eta hauskorra baduzu, gehitu nutrizioa eta hidratazioa Plex Repair lerroarekin.

Koko-olioa aurpegiko eta gorputzeko tratamendu bikaina da, eta janaria prestatzeko ere erabil dezakezu.