Produktu autobeltzarantzaileak, azal beltzaran ederra izateko, eguzkitan jarri beharrik izan gabe

Lortu zure ametsetako azal-kolorea gure Autobeltzarantzaileekin

2023ko ekainaren 07a

Uda honetan, azal beltzaran ederrena izan nahi duzu? Eguzkia hartu ezin baduzu edo nahi ez baduzu, baina azal beltzarana asko gustatzen bazaizu, erabili gure produktu autobeltzarantzaileak, eta kolore polita, erabat naturala eta iraunkorra lortuko duzu.

Halaber, gerta liteke, eguzkitan jarriagatik, ez lortzea hain gustuko duzun tonu beltzaran hori. Kasu horietan guztietan, autobeltzarantzaileak dira aukera onena.

Mercadonan, autobeltzarantzeko askotariko produktuak aurkituko dituzu, zure beharretara ongien egokitzen dena aukeratu dezazun. Nola erabili irakatsiko dizugu!

Mercadonako produktu Autobeltzarantzaile batzuk

Mousse autobeltzarantzailea

Mousse autobronceador de Mercadona

Gorputzeko produktu autobeltzarantzaile gardena. Lortu itxura naturala duen azal beltzaran uniformea, eguzkitan jarri beharrik izan gabe.
Mousse-testura erosoa duenez, bizkor eta erraz ematen da. Jatorri naturaleko aktibo beltzarantzaileek iraupen luzeko tonu beltzaran ederra bermatzen dute. Ez du arropa zikintzen.

Nola erabili

  • Aldez aurretik, esfoliatu azala eta hidratatu inguru lehorrak.
  • Gorputzeko azala garbi eta lehor duzula, eman eta zabaldu denean berdin, mugimendu zirkularrak eginez.
  • Garbitu eskuak erabili eta berehala.
  • Jantzi aurretik, itxaron azalak erabat xurgatu arte.
  • Denean berdin geratzeko, ez busti urarekin, saiatu ez izerditzen, eta ez erabili beste produkturik hau eman ondorengo orduetan.
  • Eman berriro 4 edo 6 egunez behin, nahi duzun tonalitatea lortu arte.

Paper-zapi autobeltzarantzaileak

Toallitas autobronceadoras de Mercadona

Bizkor eta erraz lortuko duzu azal beltzaran naturala eta uniformea. Formatu erosoan datozenez, erraz labaintzen dira azal gainean, eta modu uniformean zabal daitezke; horrela, emaitza bizkorra, erraza eta homogeneoa izango da.

Nola erabili

  • Emaitza ezin hobea izan dadin, paper-zapiak azala garbi, esfoliatuta eta lehor dagoela erabiltzea gomendatzen dugu.
  • Labaindu paper-zapia beltzarandu nahi duzun azal-zatiaren gainetik, beltzarantzeak tonu bera izan dezan toki guztietan.
  • Erabili kontu handiz eta neurriz ilea hasten den tokitik gertu eta bekainen inguruan.
  • Gero, garbitu eskuak eta itxaron minutu batzuk erabat xurgatu arte, jantzi edo makillatu aurretik.
  • Erabili egunero, nahi duzun tonua lortu arte; ahultzen hasten bada, erabili berriro.
  • Ez dute eguzki-iragazkirik; beraz, komeni da eguzki-babesa ematea gorputza eguzkitan izango baduzu, nahiz eta azala produktu honekin beltzaranduta eduki.
  • Ez ukitu begiak eta ezpainak paper-zapiekin. Sodio metabisulfitoa dute, autobeltzarantzea indartzeko.

Gorputzeko beltzarantze-lozioa

Loción corporal bronceadora de Mercadona

Beltzarantze-efektua duen gorputzeko hidratatzailea, azal guztietarako.

Nola erabili

  • Zabaldu lozioa egunero modu uniformean gorputzean eta garbi eskuak.
  • Ez ukitu arropa erabat xurgatzen den arte.
  • 3 edo 4 egunez eman ondoren ikusiko duzu emaitza.

Autobeltzarantzailea emateko eskularrua

Guante aplicador autobronceador de Mercadona

Autobeltzarantzaileak emateko eskularrua. Horrela ez dituzu izango autobeltzarantzaileek utzi ohi dituzten orbanak eskuetan, eta erosoago eta modu homogeneoagoan emango dituzu.

Nola erabili

  • 1. Autobeltzarantzaileak eman aurretik, garbi eta lehor eduki behar duzu azala, aurretik esfoliatuta eta hidratatuta.
  • 2. Sartu eskua eskularruan, eta jarri behar duzun autobeltzarantzaile-kantitatea eskularruaren ahurrean.
  • 3. Zabaldu modu uniformean beltzarandu nahi duzun zatian, mugimendu zirkularrak eginez.
  • 4. Garbitu eskuak amaitutakoan, orbanik ez geratzeko.
  • 5. Azkenik, garbitu eskularrua eskuz ur epelarekin, eta utzi lehortzean aire zabalean. Berrerabil daiteke.

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen dituzu eguzkiaz eta udaz gozatzeko gure kremak eta eguzki-babesak?

Zaindu azazkalak SOS Tratamendua erabiliz, emaitza bikainak dituen bi faseko serum bat.

Ariketa fisikoa egitea gustatzen bazaizu, ariketa egin aurretik, bitartean eta ondoren hartzeko elikagai onenak gomendatzen dizkizugu.