COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Zure sukaldean ezin da falta Mercadonaren Koko Olioa, %100ean naturala, eta ezta zure edertze-kitean ere. Ezagutu bere onura guztiak.

Koko Olioa: zure gorputzerako eta sukaldean erabiltzeko

2018ko otsailaren 27a

Erabilpen anitz onartzen dituen produktua dugu Mercadonaren Koko Olioa. Ezin hobea da zure azalari hidratazioa eta itxura leunagoa emateko. Eta gainera, sukaldean ere erabil dezakezu: frijitzeko, maneiatzeko, edota gozokiak zein beste hainbat sormenezko errezeta prestatzeko.

Koko Olioa aurpegirako eta gorputzerako tratamendu gisa

Koko Olio birjina estra, %100ean naturala, larruazala zaintzen duen produktua da, bai aurpegikoa bai gorputzekoa oro har. Egunerokoan erabil dezakezu, zure ohiko edertze eta zainketa pertsonaleko tratamenduekin batera. Azal hidratatuagoa eta leunagoa edukitzeko modua emango dizu.

Zure ilearentzat ere onuragarria da hidratatzaile kapilar gisa. Eta lurrin exotiko oso berezia emango dizu.

El Aceite de Coco 100% natural de Mercadona no puede faltar en tu cocina ni en tu kit de belleza. Descubre todos sus beneficios.

Nola erabili?

Aurpegian zein gorputzean erabil daiteke. Horretarako, masaje leuna eman behar duzu, xurgatu arte.

Ilearen kasuan, kantitate oparoa erabili behar duzu, hura heze gera dadin. Ondoren, ilea eskuoihal edo txano batekin estali, 40 eta 60 minutu artean. Azkenik, xanpuaz garbitu, eta bukatzean ur ugaritan eragin, guztiz urberritu arte.

%100eko Koko Olioa zure errezetetan

Koko Olioa gero eta gehiago erabiltzen da era guztietako sukaldaritzetan. Naturala da, %100ean kokoa du jatorri, eta ez du glutenik.

El Aceite de Coco 100% natural de Mercadona no puede faltar en tu cocina ni en tu kit de belleza. Descubre todos sus beneficios.

Nola erabili?

Erabilera asko ditu Koko Olio birjina estrak; adibidez, frijitzeko balio du, edo era guztietako elikagaiak -arrainak, haragiak zein barazkiak- arrautzaztatzeko, eta baita zure gisatu, erreki eta pasta gogokoenetan txertatzeko ere. Wok-ean salteatuak egiteko eta zenbait curry mota osatzeko balia dezakezu, halaber.

Koko Olioa entsaladak maneiatzeko ere gomendatzen da; oso ukitu tropikal exotikoa ematen baitie. Gainera, krema beroetan sar dezakezu, zapore bereizgarria lortzeko. Hori guztia ez ezik, ongailu gordin modura ere erabil daiteke, eta gosari edo askarietan ogi txigortuarekin hartu, esate baterako.

Koko Olioak, azkenik, gozogintzarako ere joko handia ematen du. Izan ere, egosketa eta labekatzea oso ondo jasaten ditu Koko Olio %100ean naturalak. Hala, bikaina da gozogintza-errezeta zaporetsuenak egiteko; adibidez, tartak, bizkotxoak, gailetak eta beste asko.

Beste Zenbait Iradokizun

Hacendado Kremak prestatzean Koko Olio apur bat erantsiz gero, oso ukitu originala emango diezu. Eta zure eguneroko higienean Deliplus Bainurako Gelak ere erabiltzen badituzu, sentsazio-mundu oso bat deskubrituko duzu.