Azala zaintzen baduzu eta ezpurutasunik gabe edukitzea gustatzen bazaizu, seguru asko ezagutuko duzu gure Peeling entzimatikoa. Ez duzula ezagutzen? Bada, haren ezaugarri guztiak ezagutzen dituzunean, izugarri gustatuko zaizu.
Deliplus gure esfoliatzaile entzimatikoa mota guztietako larruazalentzat da, eta eragin antioxidatzailea eta birsortzailea du.
Ezaugarriak eta onurak
- Aurpegiko esfoliatzailea da, pikorrik gabea, krema-testuraduna eta urarekin kontaktuan lozio bihurtzen dena.
- Zelula hilen eta ezpurutasunen soberakina kentzen laguntzen du, eta azala malgu, leun eta tinko uzten du. Azalaren geruza sakonenetan eragiten du.
- Onuragarria da larruazal mota guztientzat (baita sentikorrentzat ere), esfoliazioaren bidez garbiketa sakona osatzen duelako, poroak garbitzen dituelako eta testura fintzen duelako.
- Itsas alga berde eta gorrien estraktuekin eta osagai botanikoekin aberastua dago. Esfoliazio entzimatiko leun eta eraginkorra egiten du frutetako AHA (alfa-hidroxiazidoa) erabiliz.
- Azalaren eta lipido-geruzaren hezetasuna berrezartzen du, bere eragin antioxidatzailearekin babesten du ingurumen-efektuen eta aireko erradikal askeen aurka, eta, hala, larruazalak bere burua babesteko duen gaitasuna indartzen du.
- Ozeanoetako urak eta itsas algek ematen dioten mineral-eduki orekatuak azala birsortzea errazten duen energia ematen du.
- Erraz kentzen da; urarekin pasatu ondoren, ez du sentsazio koipetsurik uzten.
- % 0 koloratzaile ditu.
Nola erabili
1. Astean behin eman. Masaje leuna egin larruazal garbi eta hezearen gainean biribilak eginez eta begien ingurua saihestuz.
2. Utzi bost minutuz.
Azal sentikorra edo aknea izanez gero, eman eta berehala kendu. Ez utzi emanda.
3. Ur epelarekin garbitu.
Zer osagai ditu?
- Laranja mingotsaren ura (Citrus Aurantium Dulcis): azido zitrikoak, glikola, azido malikoa eta AHA ditu, larruazalaren esfoliazio leun bat lortzeko.
- Jamaikako aran horiaren mamiaren estraktua (Spondias Mombin): peeling entzimatikoa egiteko entzimak ditu, eta AHA, azidoen bidez esfoliazio natural leun bat lortzeko.
- Mango-mamiaren estraktua (Mangifera Indica): esfoliaziorako entzima aktiboak ditu (lipasak eta amilasak).
- Banana-mamiaren estraktua (Musa Sapientum): aurpegiko azala egokitzen eta birfintzen du, eta proteinak eta lipidoak degradatzearen ondorioz kaltetutako larruazal-zelulak esfoliatzea errazten du, entzimen eraginez (proteasak, amilasak eta lipasak).
- Lipasa: peeling entzimatikoa egiten du, larruazaleko lipidoak azkar degradatuz.
- Itsasoko ura, itsasoko gatza, itsas planktona eta algak: larruazaleko zelulak birsortzen eta haien funtzioak indartzen dituzten mikroelementuen iturri dira.
- Alga gorriaren estraktua (Haematococcus Pluvialis): astaxantina-kantitate handiak ditu; propietate antioxidatzaileak dituen karotenoide bat da, azala ingurumen-efektuetatik eta erradikal askeetatik babesten duena.
- Lorategiko atxapar-lorearen estraktua (Lonicera Caprifolium) eta Japoniako atxapar-estraktua (Lonicera Japonica): landareen bigarren mailako metabolito aktiboak ditu, ondorio lasaigarriak, gorritzearen kontrakoak, aringarriak, antioxidatzaileak eta estresaren kontrakoak dituztenak, eta, hala, azalaren testura fintzen dutenak.
- Landare-jatorriko hazi eta sustraietatik eratorritako 5 olio: Makadamia-intxaurraren olioa, inchi inchi olioa, ahuakate-olioa, koko-olioa, txufa-olioa eta karite-gantza; larruazalaren lipido-geruza berregiten dute eta hezetasunari ondo eusten diote.
Beste gomendio batzuk
Eraman beti aldean gure Eskuak garbitzeko esprai higienizatzailea eta toallatxo hidroalkoholikoak.