Ezagutu gure Casa Juncal Oliba-olio Birjina Estraren Uzta Goiztiarra, udako zure errezetetarako ezin hobea.

Ondu zure platerak Casa Juncal Oliba-olio Birjina Estrarekin. Goi-mailakoa!

2021ko uztailaren 29a

Kalitate handiko Oliba-olio Birjina Estra baten bila bazabiltza, Casa Juncal probatu beharra daukazu. Picual barietateko oliben uzta goiztiarrarekin eginda dago, fruta-zapore handia du eta mintasun eta mikaztasun orekatua.

Jaéngo urre likido hau ezin hobea da entsaladak ontzeko, ogi txigorturako, gazpatxoak ontzeko, saltsak egiteko eta dieta mediterraneoko beste zenbait plater prestatzeko. Ospe handia du nazioartean, bere zapore eta bikaintasunagatik.

Casa Juncal Oliba-olio Birjina Estraren ezaugarriak

Ezaugarri hauek ditu:

  • Goi-mailako Oliba-olio bat da, olibetatik zuzenean erauzia prozedura mekanikoak soilik erabiliz.
  • Sierra de Andújar parke naturalean dauden olibadietan egiten da (Jaén), erregadioko Picual barietatearekin.
  • Urriaren amaieratik azaroaren lehen hamabostaldira bitarte, uztaren unerik onenean, bildutako olibekin egiten da.
  • Oliba berdearen eta belar moztu berriaren aroma bizia du.
  • Konplexutasun handiko belar- eta fruta-aromak ditu.
  • Harrigarria da hasieran duen zapore fin eta gozoa.
  • Almendra-atzeragustua du.
  • Amaieran, min atsegin eta orekatua uzten du.
  • Zapore iraunkor eta harmoniatsua du.

Casa Juncal Oliba-olio Birjina Estraren Uzta Goiztiarra, nazioarteko sariketa garrantzitsuenetan saritua

Olio honek urrezko bi domina lortu ditu, duela gutxi, ospe handiko nazioarteko bi sariketatan. New York International Olive Oil Competition (NYIOOC) eta London International Olive Oil Competitions (London IOOC) sariketetako adituek maila guztietan balioetsi dituzte haren kalitate handia eta ezaugarri eta kualitate sentsorialak.

Udako platerak laguntzeko olio ideala

Eman atsegina zure dastamenari hiru iradokizun hauekin. Olioak bere nortasun berezia ematen die, eta osotara zapore ezin atseginagoak eta prestakin ezin biribilagoak lortzen laguntzen du.

  • Andaluziar gazpatxoa.
  • Entsalada grekoa, cherry tomate, feta gazta, tipula more eta oliba beltzekin.
  • Ogi txigortua ahuakate, izokin, errukula eta sesamoarekin.

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen dituzu Gure ardoak uztartzeko udako errezetak?