Aitaren Egunerako opari original eta erabilgarri baten bila bazabiltza, Mercadonaren Lurrindegian aurki dezakezun Vído Lerroaren esku utz dezakezu. Adinaren kontrako seruma, roll-on begi-ingurukoa eta 24 orduko aurpegirako krema hidratatzailea barnebiltzen ditu. Gizonen azalak zaintzeko formulatu da Vído Lerroa, eta hidratazioa, freskotasuna eta argitasuna ematen dizkio begitarteari.
Vído adinaren kontrako seruma
Lo faltak, nekeak, edo akidurak estresatutako azalentzako gomendatzen da, bai eta hantura edo zimurrak dituztenentzat.
Zer osagarri du?
- Kafe Berdea: Azalaren zahartzea saihesten du.
- Azido hialuronikoa: Adinaren arrastoak kentzen ditu.
- Urki-ura: Azala berdindu eta inperfekzio txikiak ezabatzen.
- Konbutxa: Azala birsortzen du eta adinaren kontrako efektua du.
- Zeta zuhaitzaren estraktua: Hanturaren kontrakoa eta antioxidatzailea.
Noiz eman?
Egunez eta gauez aplikatu, begien ingurunea saihestuz. Ezin hobea da bizarra egin ondoren emateko. Bera bakarrik eman dezakezu ala kremaren ondoren.
Vído roll-on begi-ingurukoa
Nekearen arrasto, poltsa eta betzuloei aurre egiten die. Gainera, begi inguruak indarberritu eta hidratatzen ditu. Nekea duten azalei zuzentzen zaie, bai eta begi gorritu eta hanpatuei, eta hauen azpiko poltsa eta zimurrei.
Zer osagarri du?
- Kafe Berdea: Azalaren zahartzea saihesten du.
- Azido hialuronikoa: Adinaren arrastoak kentzen ditu.
- Zeta zuhaitzaren estraktua: Hantura eta betzuloak murrizten ditu.
- Eufrasia: Azalaren kongestioa arintzen du, eta hura freskatu, ibitu eta lasaitu.
Noiz eman?
Egunez eta gauez aplikatu, begien azpian mugimendu leunak eginez, igurtzi barik eta poltsetan kontzentratuz.
Trikimailua
Sartu begi-ingurukoa hozkailuan: altxatu bezain pronto ematen duzunean hotzaren efektuak hanpadura murriztuko du.
Vído 24 orduko aurpegirako krema hidratatzailea
24 orduko aurpegirako krema hidratatzaileak azala hidrataturik mantentzen du, aurpegiera-zimurrak eta lehortasun arrastoak murriztuz; gainera, azala lasaitzen du bizarra egin ondoren, eta freskotasuna ematen du. Azala eroso eta gazte mantendu nahi duten hogeita hamar urtetik gorako gizonentzat gomendatzen da.
Zer osagarri du?
- Kafe Berdea: Azalaren zahartzea saihesten du.
- Azido hialuronikoa: Adinaren arrastoak kentzen ditu.
- Erremolatxa: Ezaugarri antioxidatzaileak eta gazteagotzaileak ditu.
- Arto-fekula: Kolageno ekoizpena handitzen du.
- Abokadina: Lasaigarri, birsortzaile eta azalaren babes moduan aritzen da.
Noiz eman?
Egunez eta gauez; oso gomendagarria da bizarra egin ondoren emateko.
Gogoratu…
Emaitzak optimizatzeko, Vído sortako beste produktuekin konbinatu.
Beste Zenbait Iradokizun
Zure oparia osatzeko, Azal sentikorrentzako aloe veradun bizarra egiteko gela erabil ezazu.
Azkenik, Mercadonaren kremei buruzko gauza gehiago ezagutzeko gonbitea luzatzen dizugu.