Ezagutu Crystal Colors udako kosmetika-bildumako produktuak

Crystal Colors bilduma, udaren esentziaz ezin ederrago

2024ko ekainaren 20a

Crystal Colors kosmetika-bildumak buelta emango dio zure udari. Bildumaren kolore leunek, ontzi garden eta dotoreetan, eguzkiaren argia islatzen dute, eta udaldiaren esentzia eta magia ezin hobeto helarazten dituzte.

Zure edertasun naturala nabarmentzen duten nude-kolore delikatuak, freskotasuna eta bizitasuna ematen dizuten tonu arrosak... Bilduma honetako produktu bakoitzak zure alderdirik onenak nabarmentzen ditu. Tonuak moldakorrak dira, eta edozein egoeratara egokitzen dira: atseden-egunetan zein jaietan erabil daitezke.

Hobeto ezagutu nahi duzu?

Zer produktu ditu Crystal Colors bildumak?

Begi-itzalen paletak

Paletas de sombras de ojos Colección Crystal Colors

Liluratu zaitez eta liluratu besteak begi-itzalen paleta berri honekin. Udako tonu-sorta bat jartzen dizu eskura, cherry-tonuetatik tonu marroietaraino. Uda honetan look liluragarria eta begirada erakargarria lortu nahi badituzu, paleta hauek zure aliatu perfektuak izango dira.

Produktuen formula zainduak, zeina Deliplusek garatu baitu, aplikazio eroso eta iraunkorra bermatzeaz gain, tonu esklusiboak jarriko dizkizu eskura. Ausartu zaitez kolore-konbinazio horiek probatzera, eta transmititu zure xarma modu paregabe eta liluragarrian.

Bi tonu ditugu

  • 1 zk.-ko itzal-paleta, cherry-kolorekoa.
  • 2 zk.-ko itzal-paleta, marroi-kolorekoa.

Erabiltzeko gomendioak

  • Makillajea kentzeko produktu bifasiko bat erabiltzea gomendatzen da
  • Erabili pintzel bat edo hatz-mamia emateko.

Aurpegiko paleta

Paleta de rostro Colección Crystal Colors Mercadona

Ezagutu edertasunaren azken harribitxia: gure aurpegi-paleta esklusiboa. Emaiozu zure aurpegiari udako kolore-ukitu bat eta distira paregabea.

Paleta hau ezinbestekoa da, funtsezko lau produktu kutxatila bakar batean konbinatzen baititu: hondartzaren berotasunera zuzenean eramaten zaituen beltzarantzaile bat, zure ezaugarriak dotoreziaz definitzen dituen inguratzaile bat, distira naturala ematen duen argiztatzaile bat eta zure lookari bizitasuna ematen dion kolorete dibertigarri bat.

Erabiltzeko gomendioak

  • Makillajea kentzeko produktu bifasiko bat erabiltzea gomendatzen da
  • Erabili brotxa emateko.

Tinta-efektuko ezpain-errotuladorea

Rotulador de labios efecto tinta Colección Crystal Colors Mercadona

Eman amain zure buruari ezpainetako azken produktuarekin: ezpainetarako gure Lip Tint Maker errotuladorea. Produktu berritzaile honek kolore iraunkor eta naturala eskaintzen dizu. Bere formula arin eta ez-itsaskorrari esker, margotu ezpainak eta eman efektu bizigarri eta erakargarri bat.

Aukera aparta da edertasun-errutina erosoa eta dotorezia maite dituztenek look ezin hobea sortzeko.

Hiru tonu ditugu

  • 01. zk. Nude.
  • 02. zk. Gorria.
  • 03. zk. Fuksia

Erabiltzeko gomendioak

  • Makillajea kentzeko produktu bifasiko bat erabiltzea gomendatzen da.

Ezpainetako olioa

Utzi gure ezpain-olio berri eta apartak mimatu eta zaindu zaitzan. Produktu honek, zeinak olio nutritibo eta hezegarriak baititu formulan, hidratatuta eta leun utziko dizkizu ezpainak.

Gure ezpainetako olioa ez da baltsamo huts bat. Sakon hidratatzeaz gain, zure ezpainen edertasun naturala nabarmentzen duen kolore-ukitua edo distira ematen du, eta akabera dirdiratsua eta sofistikatua du.

Olio honen formula aurreratua zure ezpainak elikatzeko, babesteko eta leun mantentzeko diseinatuta dago. Abrikot-usain gozoa eta masusta-kolore erakargarria ditu.

Erabiltzeko gomendioak

  • Makillajea kentzeko produktu bifasiko bat erabiltzea gomendatzen da.

Beste gomendio batzuk

Erabili gure Pintzelen kita zure aurpegia eta begiak modurik erakargarrienean makillatzeko.

Ezagutzen duzu gure 24h Long Lasting aurpegi-hauts trinkoa? Iraupen luzea eta estaldura perfektu, leun eta uniformea 24 orduz.

Udan, gozatu eguzkiaz kezkarik gabe gure Eguzki-krema eta -babesekin.