Shine Fest bildumarekin, inoiz ez bezala egingo duzu distira uda honetako jaialdietan.

Uda honetan, egin ezazu distira izarren pare Shine Fest bildumarekin

2024ko maiatzaren 06a

Nahi duzu uda honetako jaialdietako izarra izan? Shine Fest bildumarekin ezin errazagoa izango da. Prestatu zaitez zure distirarekin begirada guztiak erakartzeko. Bilduma hau kosmetikako aurkikuntza aparta da, eta distiraz eta dirdaiz beteta heldu da.

Gure jaialdietako makillaje-bilduma harrigarriarekin, udako gauak liluraz, dantzaz eta dirdiraz betetzeko unea heldu da! Ez galdu.

Zein produktuk osatzen dute Shine Fest Bilduma?

Gloss ezpainetakoa

Labiales Gloss Shine Fest de Mercadona

Dirdira, distira eta dirdaia! Ezpainetako hauen kolorea liluragarria da, eta, kolorea ez ezik, distira ere badu!

Probatu ezazu gure Gloss ezpainetako ikusgarrien dirdira. Testura leuneko formula batekin diseinatuta daude, eta samurki egiten dute irrist zure ezpainetan. Euren akabera dirdiratsu eta urtsuak angelu guztietatik harrapatzen du argia. Gogoratzen al dituzu gela osoa hartzen zutela ziruditen ezpain dirdiratsu horiek? Eskuratu ezazu gure bilduma, eta efektu bera lortuko duzu!

  • 01 Halo: tonu neutro eta moldaerraza da, eta dotorezia denboragabearekin egiten du distira, diamante batek bezala. Ezpainetako honekin edozein look osatu ahalko duzu: arruntenetik fineneraino.
  • 02 Sunset: tonu arrosa elektriko honekin arratsaren goxotasunean egingo duzu murgil. Ukitu sutsu, dibertigarri eta gaztea emango die zure ezpainei, eta ezin hobea da zure egunak argitzeko.
  • 03 Astral: kutsu misteriotsu eta original horrekin, more sakon honek izarretako bidaia bat iradokitzen digu. Adore more bete-betea!

Bilduma honetako ezpainetako gloss bakoitza kontu handiz formulatuta dago, zuri dirdira bizi eta iraunkorra eskaintzeko, eta zure ezpainak une oro dirdaitsu egon daitezen bermatzeko. Glitter paletarekin konbinatuz gero, efektua paregabea da, probatu ezazu!

Glitter paleta

Paleta de Glitter Shine Fest  de Mercadona

Gure Glitter Shiny paletak distiraren magia askatuko du. Haren formulak primerako emaitza eskaintzen du jaialdietako gaualdietarako. Zilarkaratik lilaraino heltzen diren 4 tonu liluragarriak ezin aproposagoak dira look harrigarrienak sortzeko. Masailetan, begietan nahiz ezpainetan erabil ditzakezu. Ausartu zaitez dirdira egiten Deliplus Color tonu esklusiboekin eta eman ukitu magikoa zure udako makillajeari!

Eyelinerrak hainbat tonutan

Eyeliners en varios tonos Shine Fest de Mercadona

Begietako arkatz hauek zure begirada nabarmenduko dute dirdira paregabe eta bizitasun azpimarragarriarekin. Berariaz diseinatuta daude arreta erakarriko duen look xarmagarria lortzeko. 5 tonuko sorta bat duzu eskuragarri zure begiei glamourra eta sofistikazioa gehitzeko.

  • Urdina.
  • Berdea.
  • Morea.
  • Urrekara.
  • Beltza.

Kolore biziko Water Resistant betile-maskara

Máscara de pestañas de color vibrante Water Resistant Shine Fest de Mercadona

Ezin dituzu imajinatu ere egin gure betile-maskaren kolore biziak! Egin murgil udaren energia kitzikagarrian ura jasaten duten lau aukera hauekin; pozez eta estiloz betetako mundu batera eramango zaituzte. Gehitu dibertsio eta freskotasun estra zure udako lookari! Lau tonutan eskuragarri:

  • 01 zk. - Urdina.
  • 02 zk. - Berdea.
  • 03 zk. - Arrosa.
  • 04 zk. - Lila.

Erabiltzeko gomendioak

  • Makillajea kentzeko produktu bifasiko bat erabiltzea gomendatzen dugu
  • Errotik puntaraino eman ezazu sigi-saga mugimenduak eginez, emaitza hobeak lortzeko.

Bestelako gomendioak

Ezagutzen dituzu gure Makillaje-pintzelen Kitak? Zure aliaturik onenak dira zure makillajearekin emaitza profesionalak lortzeko.

Osatu ezazu zure looka gureAzazkal-lakekin.

Aurkitu itzazu tratamendurik onenak zure oinak esfoliatu, freskatu eta hidratatzeko.