Garbitasuneko eta higieneko produktu eraginkorrenak aztertu ditugu, bai etxean erabiltzekoak, bai zeurekin eramatekoak.

Etxeko eta etxetik kanpoko garbiketa- eta higiene-gida

2020ko urriaren 19a

Gure etxeko garbitasuna eta higienea funtsezkoak dira. Horregatik, produktu egokiak izan behar ditugu eskura. Horrez gain, kontuan izan behar dugu etxetik kanpora gaudenean higiene-baldintza egokiak izateko oso lagungarri izan dakizkigula beste produktu batzuk.

Etxean, zikina eta germenak kentzeko ohiko garbitasunaz gain, ezinbestekoa da zenbait gunetan higiene- eta desinfekzio-neurriak zorroztea. Hala, infekzioak eta kutsatzeko arriskuak saihestuko ditugu, batez ere sukaldean, komunetan eta haur txikiak, haurdunak edo gaixoak dabiltzan lekuetan.

Gainera, eskuak garbitzeko eta gainazalak higienizatzeko neurri eraginkorrak hartu behar dira, bai etxean, bai etxetik kanpo. Artikulu honetan garbitasuna eta higienea bermatzeko produkturik eraginkorrenak izango ditugu aztergai:

  • Lixibadun garbigarriak
  • Lixibarik gabeko garbigarriak
  • Alkoholak
  • Garbiketa dermatologikoa
  • Zeurekin eramateko produktuak

Lixibadun garbigarriak

Limpiadores con lejía.

Lixiba da Espainiako etxeetan gehien erabiltzen den desinfekzio-produktua. Bakterioak, birusak, onddoak eta bestelako agente patogenoak desagerrarazten ditu.

Edozein gainazaletan erabil daitezkeen lixibak daude, adibidez, gure Erabilera Anitzeko Pistola Lixibaduna, guztia sakon eta bizkor garbitu eta desinfektatzeko pentsatua.

Beste lixibadun produktu batzuk ere eskaintzen dizkizugu, erabilera espezifikoagoetarako direnak, hala nola “Máxima blancura” izeneko lixiba, bereziki arropa garbitzeko dena. Arropa zuria zuritzeko erabiltzen da batez ere, bai garbigailuan bai eskuz, baina era askotako gainazalak garbitu, zuritu eta usaina kentzeko ere erabil daiteke.

Lejía Máxima blancura.

Lixibarik gabeko garbigarriak

 imagen guía desinfección

Lixibaren usaina gustuko ez baduzu, kontuz ibiltzeko gainazalak garbitu behar badituzu edo produktu horrek eragin ditzakeen dekolorazioak, zipriztinak eta orbanak saihestu nahi badituzu, desinfektatzeko beste aukera batzuk proposatzen dizkizugu; esate baterako, lixibarik gabeko etxeko garbigarria. Botilan eta espraian eskuratu dezakezu. Botilan, diluituta erabil daiteke lurzoruak garbitzeko, eta zuzenean, gainazalak desinfektatzeko. Erabili produktu hori sukalde-gainetan, azulejuak, komun-ontziak, jostailuak, ateak, altzariak eta abar garbitzeko. Utzi 15 minutuz jarduten, eta garbitu ur ugariz edo zapi garbi batekin, espraia erabili baduzu.

Bainugelarako garbigarri espezifikoagoa nahi baduzu, probatu Bosque Verde Bainugeletarako garbigarri desinfektatzaile pistoladuna; komun eta bainugelako gainazal guztietarako balio du, lore-lurrina du eta eraginkorra da onddo eta bakterioen aurka.

Limpiador baños desinfectante Bosque Verde.

Bereiz aipatu beharrekoa da ehunen desinfekzioa, horretarako lixibarik gabeko produktuak behar baitira, hala nola gure Arroparako desinfektatzailea. Baina egunero garbitu ezin dituzun ehunetarako —esate baterako, berokiak, jakak edo jaka luzeak garbitzeko—, beste irtenbide batzuk ditugu; adibidez, usain-kentzekoa, zeinak bere formulari esker ehunetako usaina kentzen baitu eta orain, gainera, higienizatu ere egiten ditu. Ehunei produktua 30 cm-ra botatzea gomendatzen da, umeltzen diren arte, eta gorde aurretik lehortzen uztea.

Desinfectante textil.

Alkoholak

Alcoholes.

Higienerako beste aukera eraginkor bat alkoholak erabiltzea da. Oso egokia da egunero erabiltzen ditugun gauzetarako: mugikorrak, giltzak, ordenagailuko teklatuak, etab.

Horretarako, zalantzarik gabe, Garbiketarako % 70eko alkohola, gomendatzen dugu: esprai-formatu praktikoan dator. Egokia da edozein gainazalen garbiketa orokorrerako: sukaldeak, komunak, zoruak, erosketa-poltsak, ateetako heldulekuak, oinetakoen zolak, giltzak, bizikletak, mugikorrak... eta usain atsegina uzten du.

Garbiketa dermatologikoa

Eskuak garbitzea ezinbestekoa da, eta ondo egin beharrekoa. Erraz egin dezazun, gure Esku-xaboi higienizatzailea eskaintzen dizugu: higiene zorrotza eskatzen duten inguruneetan garbitasun sakona bermatzen du, eta egokia da larruazal sentikorretarako. Azal hezearen gainean ematen da, aparra atera arte igurtziz, eta, gero, ur ugariz kentzen da.

Jabón de manos higienizante.

Zeurekin eramateko produktuak

Etxetik irteten zarenean, higiene egokia bermatzea eskatzen dizuten egoera ugari sor litezke. Horregatik, produktu oso praktikoak daude, txikiak eta erraz eta eroso garraiatzeko modukoak. Hauek dira etxetik kanpo izan ditzakezun aliatu onenak:

Gainazalak garbitzeko erabilera anitzeko toallatxoak, etxeko nahiz kanpoko edozein gainazal garbitzeko ezin hobeak. Edozein lekutan erabiltzeko eta erabilera guztietarako egokiak dira: komun publikoak, ateetako heldulekuak, eta ibilgailuak, mahaiak, aulkiak, ordenagailuko teklatuak...

Poltsikorako % 70eko alkohola, formatu handiaren ezaugarri berekin baina poltsikorako formatuan, zurekin edonora eramateko. Hala, etxetik kanpo edozein gainazal garbitu ahal izango duzu, bai eta era guztietako objektuak ere: giltzak, oinetakoen zolak, etab.

Alcohol 70% de bolsillo.

Esku-garbigarri arrosa; familia osoarentzako produktu bat da, txikia denez paregabea aldean eramateko, eta egokia eskuak garbitzeko, ondoren uretan pasatu behar izan gabe. % 70 alkohola du, OMEk eskuak sakon garbitzeko gomendatzen duen ehunekoa.

Limpiador de manos rosa.

Beste gomendio batzuk

Badakizu nola garbitu zure autoa behar bezala? Irakurri arretaz gure aholkuak.