Cabecera detergente

Mercadonako garbigarria, garbitasunik handiena arropa zurietan eta koloredunetan

2024ko apirilaren 16a

Ezagutzen dituzu gure garbigailurako garbigarriak? Zein erabiltzen duzu arropak garbitzeko? Garbiketa bakoitza hutsik gabe egiteko, funtsezkoa da garbigarri egokia aukeratzea.

Gure garbigailurako garbigarrien bidez, ikuzketa sakona eta iraunkorra bermatuko duzu garbialdi bakoitzean. Xehetasun guzti-guztiak zaintzen ditugu: orban zailenak erretiratzea, koloreak eta ehunak zaintzea, eta larruazal sentikorrentzako soluzioak. Ezagutu zer-nolako aldea duen kalitate hobeko garbigarri batekin garbitzeak, eta prestatu emaitza ezin hobea lortzeko.

Garbitu arropak garbigailurako gure garbigarriekin

Garbigarri diluituak

Arropak beti garbi eta fresko edukitzeko, erabili gure garbigarri diluituak, haiexek dira ezagunenak gaur egun. Garbigarri-hautsen antzekoak dira berez, baina, diluituta datozenez, erraz disolbatzen dira garbigailuko uretan; hala, banaketa uniformea ziurtatzen dute, baita erabateko garbiketa ere. Era berean, saihestu egiten da produktua pilatuta geratzea eta alferrik galtzea. Zenbait produktu ditugu aukeran, egunero erabiltzekoak eta espezifikoak, primerakoak edozein premiatarako.

Egunero erabiltzeko

Detergentes diluidos Mercadona

  • Freskotasun Urdina, Marseilla eta Kolonia: hiru garbigarri, garbiketa-eraginkortasun berarekin diseinatuak, baina lurrin desberdina dutenak. Ezin hobeak dira arropa zuriak zein koloredunak garbitzeko; zikinak kentzeaz aparte, usain zoragarria uzten dute arropetan. Gainera, Kolonia garbigarria hipoalergenikoa da, bereziki egina larruazal sentikorretarako, alergietarako eta are haurtxoen larruazalerako.
  • Arropa zuria eta koloreduna: orban-kontrako indar ikusgarria duen garbigarria, zure jantziak bizitzen dituen agente argitzaileekin aberastua. Jantzi zuriei zein koloredunei distira eta argitasuna emateaz gainera, orbanak ezabatzen dituen entzima-teknologia aurreratu bat du. Haren aroma iraunkorrak liluraturik utziko zaitu; izan ere, luze irauten du arropetan, erabili ahala frikzioarekin aktibatu egiten baitira lurrin-mikrokapsulak.

Espezifikoak

  • Koloreak zaintzea: garbigarri espezifikook jantzien jatorrizko koloreak gordetzen dituzte garbialdiz garbialdi, ez baitute substantzia zuritzailerik, ezta ehunetan pigmentuak itsasten dituen agenterik ere. Horri esker, arropek ez dute galtzen kolorea eta ez dira behar baino lehen urratzen; bizi-bizi izango dituzu beti zure jantziak.

Detergentes específicos Mercadona: color y Ropa oscura

  • Kolorea: kolore-babes ahaltsuekin formulatua, intentsitatea ez galtzeko. Entzima oso eraginkorrak ditu, orban zailenak kentzen laguntzen dutenak, koloreak hondatu gabe. Hala ere, garrantzitsua da kontuan hartzea ez dagoela diseinatuta zuriak mantentzeko, arropa Zuri eta Koloredunetako Garbigarria bezala; beraz, gomendatzen da arropa koloredunetan bakarrik erabiltzea.
  • Arropa iluna: arropa ilunak jatorrizko intentsitatea eta distira galtzeko joera du, batez ere zenbait garbialdiren ondoren. Produktu espezifiko honen agente finkatzaile ahaltsuei esker, arropa ilunek denbora gehiagoan eusten diote jatorrizko tonuari. Fida zaitez arropa ilunetarako apropos diseinatutako gure garbigarriaz, berriak bezalaxe edukiko baitituzu beti.
  • Ehunak zaintzea: gustukoen dituzun jantziak garbitzeko diseinatuak dira, eta jatorrizko testura eta leuntasuna gordetzen dituzte. Zure jantziak egoera ezin hobean edukitzeko.
  • Arropa delikatuak: garbigarri hau kontu handiz garatua da, zure ehunik sentikorrenak ahalik eta gehien zaintzeko eta babesteko. Artilea, zeta, biskosa, likra, arropa teknikoak, akabera belusatuak edo brodatuak dituztenak... Zure jantzien kalitateari eusteaz gainera, leun, harro eta lurrintsu uzten ditu. Bereziki formulatua da bolatxorik ez sortzeko edo jantziak formarik gabe ez uzteko, eta jatorrizko osotasuna eta elastikotasuna zaintzen ditu. Garrantzitsua da arropa-mota horretarako garbiketa-programa egokia erabiltzea eta jantzi bakoitzari dagozkion zaintza-gomendioei jarraitzea.

Detergentes específicos Mercadona: prendas delicadas

  • Larruazal sentikor edo atopikoetarako: bi aukera eskaintzen dizkizugu, bereziki diseinatuak larruazal sentikor edo delikatuentzat, baita haurtxoen larruazalerako ere. Bi garbigarriok, larruazala bikain zaintzeaz gainera, mimoz zaintzen dituzte ehunak, eta, beraz, egokiak dira arropa delikatuak garbitzeko ere.

Detergentes específicos Mercadona: para pieles sensibles o atópicas

  • Larruazal sentikorrak: aukera leuna eta segurua zure larruazala zaintzeko. Dermatologikoki testatua, eta lurrin, entzima, koloratzaile eta kontserbagarri sentikortzailerik gabe formulatua. Primerakoa larruazal atopiko eta delikatuentzat, baita txikientzat ere.
  • Kolonia Garbigarri Hipoalergenikoa: beste aukera ezin hobe bat larruazala zaintzeko. Hau ere dermatologikoki probatua, eta egokia larruazal sentikorrenetarako, baita haurtxoentzat ere. Lurrin atsegina eta iraunkorra du, eta freskotasunez gozatzen ditu zure jantziak. Larruazalerako leuna izateaz gainera, oso eraginkorra da orban zailenak garbitzeko; arropa zuriarekin zein koloredunarekin erabil daiteke, era guztietako ehunetan.

Garbigarri-hautsak

Arropa garbitzeko aukerarik tradizionalena. Hauts-formulazioak arraste-ahalmen handiko partikulak biltzen ditu, eta, beraz, bereziki eraginkorrak dira orban zailak garbitzeko. Gure garbigarri-hautsen lerroan, bi produktu ditugu aukeran: Zuria eta Koloreduna, eta Marseilla. Funtsean, aromak ezberdintzen ditu.

Detergentes en polvo Mercadona

Garbigarri kontzentratuak

Aukera bikaina biltegiratze-espazio txikietarako eta errazago garraiatzeko. Diluituak bezain eraginkorrak dira, baina, kontzentratuagoak izanik, eraginkortasun handiagoa lortzen da produktu-kantitate txikiagoarekin.

  • Garbigarri kontzentratu likidoa: soluzio ahaltsua arropa zuri eta koloredunetarako. Likidoa izan arren, kontzentrazio-maila handia du, eta, hala, produktu gutxiago gastatzen da garbialdi bakoitzean.

Detergente concentrado líquido Mercadona

  • Kapsulak: aukerarik praktikoena eta funtzionalena. Kapsula horiek orbanen aurkako indar handia dute, eta agente argitzaileekin aberastuta daude, zure jantzien argitasuna bizitzeko. Horretaz gainera, koloreak babesten dituzte eta zuritzaile optikoa dute, zuriak zuri-zuri edukitzeko. Formula oso eraginkorra du, eta, hari esker, garbiketa sakona bermatzen du garbialdi bakoitzean. Bien bitartean, lurrin-mikrokapsulek usain atsegin eta iraunkorra uzten dute zure jantzietan. Disoluzio egokia bermatzeko, garrantzitsua da kapsula garbigailuaren danborraren barrenean jartzea arropa sartu aurretik.

Detergente cápsulas Mercadona

Garbigailuan behar bezala garbitzeko gomendioak

  • Garbitzeko edozein produktu erabili aurretik, irakurri arretaz ontzian emandako jarraibideak. Produktu bakoitzak argibide zehatzak izan ditzake erabilera egokiari eta kantitate gomendatuari buruz.
  • Bete jantzi bakoitzaren fabrikatzaileak etiketan adierazitako jarraibideak. Haietan, baliteke zenbait argibide jasotzea, hala nola garbiketa-tenperaturari, gomendatutako ziklo-motari eta abarri buruz.
  • Ez nahastu kolore biziak eta argiak, transferentziak saihesteko. Neurri horrekin, nahi gabeko orbanak saihestuko dituzu eta jantzien jatorrizko itxura gordeko duzu.
  • Ziurtatu arropa tenperatura egokian garbitzen duzula, ehun-motaren eta zikinkeria-mailaren arabera. Tenperatura desegokietan garbituz gero, baliteke zuntzen osotasunari eragitea eta jantzien bizitza erabilgarria murriztea.
  • Ez bete garbigailuaren danborra edukieraren 2/3 baino gehiago. Danborrean behar adina leku utzita, urak eta garbigarriak aske zirkulatzen dute arroparen inguruan, eta, hala, garbitasun ezin hobea ziurtatzen da.
  • Zure jantziek orban zailak badituzte, komenigarria da garbitu aurretik tratatzea. Horretarako, agian beharrezkoa izango da orban-kentzeko bat erabiltzea edo garbigarria aplikatzea zuzenean orbanaren gainean, eta denbora batez jarduten uztea, jantzia garbitu aurretik.

Beste gomendio batzuk

Produktu eraginkor baten bila zabiltza zure jantzietako orban zailak kentzeko?

Perkarbonato zuritzailea orban-kentzeko natural bat da, efektu zuritzaile indartsua duena.

Girotu etxea gure Makilatxo difusoreekin; zenbait lurrin-usain dituzu aukeran.