Perkarbonatoa ordezko aukera natural bikaina da arropa eta oinetakoak hobeto garbitzeko edo zuriago geratzeko, efektu zuritzaile eraginkorra baitu. Garbiketa-produktu tradizional bat da; lehengai naturalez eginda dago, eta erabilera asko ditu.
Besteak beste, arropa zuritzeko eta orban-kentzeko gisa erabil dezakezu; ez ditu ehunak hondatzen, eta kolore argiko jantzietan ere erabil daiteke. Probatu nahi duzu? Galdutakotzat zeneuzkan piezak berreskuratzen eta arropako orbanik bihurrienak kentzen laguntzen du.
Jarraian, perkarbonatoa zer gauzatarako erabil dezakezun eta zer ezaugarri nagusi dituen azalduko dizugu.
Sodio perkarbonatoaren ezaugarriak
- Orban-kentzeko naturala, hauts pikordun zuriko formatuan, uretan disolbatzen den gatz alkalino bat.
- Uretan disolbatzean, bi substantzia sortzen dira:
- Sodio karbonatoa, garbigarriaren eraginkortasuna indartzen duen agente tentsioaktibo bat.
- Ur oxigenatua, zeinak efektu zuritzaile ahaltsu hori ematen baitio oxigenoaren eraginari esker.
- Produktu biodegradagarria da, eta ez du kloro edo fosfatorik osaeran.
Perkarbonato zuritzailearen erabilera nagusiak
- Urarekin garbitu daitezkeen ehunen zuritzailea: produktu honekin, lehen egunean bezala manten dezakezu arropa zuria (alkandorak, eskuoihalak, burkoak…).
- Erabilera anitzeko orban-kentzekoa: askotariko orbanak desagerrarazten ditu, hala nola janariak, ardoak, kafeak, odolak eta abarrek utzitakoak.
- Garbigarriaren indartzailea edo arropa zuria edo kolore argikoa garbitu aurretiko tratamendua ematekoa.
- Eskuzatar, trapu, zapi, ezpainzapi, lerde-zapi, mahai-zapi eta abarren garbitzailea.
- Olana zuriko kirol-oinetakoen garbitzailea: ahal den neurrian, saihestu zulo metalikoak ukitzea eta jarraitu fabrikatzailearen argibideei perkarbonatoa aplikatu ondoren garbitzeko.
Zer onura ditu arropa garbitzean perkarbonatoa erabiltzeak?
- Eragin zuritzaile ahaltsua.
- Ehunetan dauden edozein eratako orbanak kentzen ditu, baita zailenak ere.
- Ez ditu ehunak hondatzen; haien propietateak mantentzen ditu.
- Etxeko edozein gainazaletan erabil daiteke. Adibidez, bainugelak garbitzean, lixiba erabili behar izan gabe.
- Produktu erabat naturala da.
Erabiltzean hartu beharreko neurriak
- Ez erabili ehun delikatuetan: artilea, zeta, belusa, lihoa, larrua, belus ildokatua, jutea eta urarekin garbitu ezin diren ehunak.
- Ez bota zuzenean jantzietako botoi, kremailera edo zati metalikoen gainean.
- Ez nahasi ozpinarekin, lixibarekin, desinfektatzaileekin edo ehunak garbitzeko eta garbi mantentzeko beste gehigarri batzuekin.
- Ehunen garbiketa ez beste erabilera batzuk: ez da erabili behar, adibidez, alfonbrak eta gortinak garbitzeko, gainazal metalikoak leuntzeko, etab.
Beste gomendio batzuk
Ezagutzen duzu gure garbigarri hipoalergeniko lurrinduna? Freskoa eta iraunkorra da, kolonia-usaina du, eta larruazal sentikorretarako egokia da.
Erabilera anitzeko garbigarri eraginkor baten bila bazabiltza, erabili gure Garbiketa-ozpina, % 100 naturala.
Ezabatzaile magikoa oso produktu erabilgarria da etxeko gainazal-mota asko garbitzeko.