Garbiketa-ozpina, bere ezaugarriengatik, oso garbigailu ahaltsu eta eraginkorra da, % 100 naturala, eta etxean gauza asko garbitzeko erabil daiteke.
Berehalako emaitzak dituzten erabilera praktikoenetako batzuk ikusiko ditugu segidan. Segi irakurtzen!
Gure Garbiketa Ozpin kontzentratuaren erabilera nagusiak
Karea garbitzea
Zalantzarik gabe, garbiketa-ozpina da irtenbiderik praktikoenetako bat kare-hondarrak kentzeko txorrotaren, dutxaren, azulejuen, manparen, komunen eta besteren gainazalari kalterik eragin gabe. Urez nahas dezakezu pixka bat moteltzeko, garbitu nahi duzun gainazal-motaren arabera. Ezagutu nahi duzu dutxa-burua garbitzeko trikimailu erraz bat? Sartu ur eta ozpinetan, utzi ordu batzuetan (denbora gehiago edo gutxiago, pilatutako zikinaren arabera), eta berria bezain distiratsu geldituko da.
Metalak distiratsu uztea
Distira-emaile ahaltsua da ozpina. Oso ondo garbitzen du, eta ez die kalterik eragiten gainazalei, bereziki aluminio, altzairu edo zilarrezkoei. Askotan, zikina edo oxidazio-hondarrak zenbatekoak diren, nahikoa da ozpinetan bustitako zapi batekin pasatzea Halaber, oso eraginkorra da eltzeak eta lapikoak garbitzeko. Zilarrezko gauzak garbitu nahi badituzu, kontuan izan gure amonek eta birramonek ondo ezagutzen zuten trikimailu hau: sartu ordu-erdiz ozpinetan eta erantsi bi koilarakada sodio bikarbonato. Gero, pasatu ur epeletan, eta lehortu zapi garbi eta leun batekin.
Usain txarrak kentzea
Usain txarrak kentzeko ere oso egokia da garbiketa-ozpina. Adibidez, hormetakoak, sukaldeetakoak, plastikozko ontzietakoak, ontzi-garbigailuetakoak edo hozkailuetakoak, usain txar ugari pilatzen baitituzte. Ahaztu nahi duzu zure hozkailuan pilatzen den usain txarra? Garbitu ozpinez kanpotik eta barrutik edo, are eraginkorrago, erabili trikimailu hau: nahastu ura eta gure garbiketa-ozpina katilu edo gopor batean, sartu hozkailuan, eta utzi han 24 orduz.
Beirakiak eta leihoak garbitzea
Beirakiak, baxera, bitrozeramika eta leihoak garbitzeko ere oso eraginkorra da ozpina. Zikintasunaren arabera, nahastu ur gehiagorekin edo gutxiagorekin eta, behar izanez gero —adibidez, inoiz garbitu ez diren leiho baten beirak garbitzeko—, erabili ozpina zuzenean, urarekin nahastu gabe. Leihoak garbitzeko trikimailu eraginkor bat da ihinztagailu batean ura eta ozpina nahastea eta nahasketa horrekin garbitzea. Gero, zapi batekin pasatu, eta utzi lehortzen. Ispiluak garbitzeko ere oso egokia da ozpina, urarekin nahastuta.
Koipea kentzea
Ozpina koipegabetzaile natural ahaltsua da. Horregatik da hain eraginkorra sukaldeko eta etxetresna elektrikoetako gainazal koipetsuak garbitzeko, hala nola ontzi-garbigailuak, mikrouhinak edo koipea itsatsita gelditzen zaien labeak. Labea garbitu eta koipegabetu nahi duzu? Pirolisi bidez berez garbitzen den labea ez baldin bada, ozpina erabiltzea duzu onena. Adi honi: jarri sutan urez betetako eltze bat, eta, irakiten hasten denean, bota ozpin-basokada bat, eta sartu eltzea labean 15 minutuz (labea 180 ºC-ra martxan dagoela). Gero, labea hozten denean, pasatu barrualdea zapi heze batekin. Ez da koipe-arrastorik geldituko!
Beste gomendio batzuk
Garbiketarako eta higienerako produkturik eraginkorrenak nahi dituzu? Jarraitu gure gidari: Etxeko eta etxetik kanpoko garbiketa-gida.