Ezagutu zure ehunetatik orban zailak ezabatzeko modurik onena.

Ikasi zure ehunetatik orban zailak ezabatzen

2023ko urriaren 26a

Gabonetako, Pazkoetako eta beste jai eta ospakizun batzuetako bazkari eta afariek orbanak uzten dituzte ahozapietan, mahai-zapietan eta bestelako ehunetan.

Ardo-isuriak eta saltsa- eta makillaje-orbanak ohikoak izaten dira ospakizun berezi horietan. Eta gero zaila izaten da orban zail horiek ezabatzea.

Baina ez kezkatu: orban zail horiek ezabatzeko eta zure ehunak ezin hobeto uzteko gida txiki bat emango baitizugu.

Nola garbitu mahai-zapi eta ahozapiak

Aprende a eliminar las manchas difíciles de tus textiles.

  • Jarri ontzi batean 4 litro ur epel (gehienez 40 graduan) eta dagokion orban-kentzeko aktibatzailea, ehuna zuria edo koloretakoa den kontuan hartuta. Sartu mahai-zapia eta ahozapiak, eta utzi beratzen. Eragin noizean behin.
  • Amaitzean, garbitu garbigailuan, ehunari dagokion garbiketa-zikloan (irakurri fabrikatzailearen jarraibideak etiketan).
  • Eseki aire zabalean; ahal bada, eta ehunari ez badio kalterik egiten, eguzkitan.
  • Aktibatzaileei esker, orbanak kentzeaz gainera, ehunen koloreak edo zuria areagotuko ditugu.

Nola ezabatu orban jakin batzuk

Aprende a eliminar las manchas difíciles de tus textiles.

  • Ardo-, saltsa-, txokolate- eta fruta-orbanak eta antzekoak: tratatu orbanak lehenbailehen gure Orban-kentzekoarekin, zuzenean orbanen gainean hautseztatuta eta 5 minutuz eragiten utziz. Ondoren, igurtzi ehuna apur bat eta sartu garbigailuan.

Aprende a eliminar las manchas difíciles de tus textiles.

  • Koipe-orbanak: eman koipe-kentzeko bat orbanean bertan eta igurtzi. Segituan, garbitu ehuna eskuz edo garbigailuan. Gure Koipe-kentzeko Marseilla-perfumeduna ezin hobea da mota horretako orbanetarako (aparduna edo aparrik gabea erabil dezakezu).

Zure ehunetatik orban zailak garbitzeko aholku garrantzitsuak

  • Bizkor ibili: zenbat eta lehenago tratatu orban bat, orduan eta errazagoa izango da garbitzea.
  • Identifikatu zer motatako orbana den, eta hautatu garbiketa-metodo egokia eta produktu egoki eta eraginkorrenak. Irakurri ehunaren etiketak, fabrikatzailearen jarraibideak betetzeko.
  • Lehenengo, probatu eremu txiki batean: orban batean garbiketa-produktu bat probatu aurretik, egin proba ikusten ez den ehun-zati batean, ehuna eta kolorea ez dituela hondatzen egiaztatzeko.
  • Xurgatu orbana: erabili zapi garbi bat xurga daitekeen likidoa edo substantzia solidoa xurgatzeko. Emeki zanpatu, igurtzi gabe.
  • Ez igurtzi gehiegi: ez gehiegi igurtzi orbanak, zabaldu egin baitaitezke, edo ehunean gehiago sartu. Egin mugimendu leunak.
  • Ez lisatu orbanekin: ez lisatu orbanak dituzten ehunak, zikina gehiago sar baitaiteke ehunean.
  • Arropak: gomendio hauek arropetarako ere balio dute, betiere produktua ehun horretarako egokia bada eta fabrikatzailearen garbiketa-jarraibideak betetzen badira.
  • Irakurri arretaz produktu bakoitzaren jarraibideak.

Beste gomendio batzuk

Lehengai naturalekin egindako orban-kentzeko tradizional bat nahi baduzu, probatu gure Perkarbonato zuritzailea.

Errodapi, sofa, horma, ate, motxila eta kirol-oinetakoetako orban zailak badira, balio anitzeko produktu bat gomendatzen dizugu: Ezabatzaile magikoa.

Gure Detergente hipoalergeniko lurrinduna arropa garbi-garbi eta kolonia-lurrin atseginarekin uzten du.