Mahai dotoreak eta gaur egunekoak, Mercadonaren Gabonetako erabili eta botatzeko gaien bildumarekin.

Zenbait ideia Gabonetan zure mahaia apaintzeko

2021ko abenduaren 28a

Gonbidatuak etorri ohi zaizkigu etxera Gabonetan, eta une gogoangarriak igarotzen ditugu mahaiaren inguruan, maite ditugunak alboan ditugula. Horregatik, komeni da giro erosoa, praktikoa eta atsegina sortzea otordu bakoitzerako.

Mahairako osagaien bilduma osoa eskaintzen dizu Mercadonak: mahai-zapiak, ahozapiak, platerak, edalontziak, erretiluak..., diseinu ederrekoak eta ongi bereiziak, primerakoak izan daitezen bazkariak, afariak eta otorduondoak.

Zenbait dekorazio-diseinu aukeran

Ideia hauekin, giro egokia sortzen lagunduko dizugu, egun gogoangarri hauetan zure senide edo lagunekin egiten dituzun otorduak arrakastatsuak izan daitezen. Gainera, aukera bat baino gehiago duzu.

Mahai-zapi urrekara

Urre-koloreko mahai-zapia, Gabonetako edozein apaingarrirekin erraz konbinatzeko modukoa. Mahai-zapi hori gustatzen bazaizu, baditugu mahai-zapi liso gehiago; kolore gorrikoak, adibidez.

Imagen Texto 1 Mesa Navidad

Poinsettia diseinua

Diseinu honen elementuek pazko-loreak dituzte, eta osotasun oso erakargarria sortzen dute. Krema-kolorea du oinarrian mahai-zapiak, eta Poisenttia diseinua du ertzetan. Horrekin konbinatzeko, platerak eta ahozapiek ere badituzte pazko-loreak.

Imagen Texto 2 Mesa Navidad

Hau aukeratu baduzu, erabili eta botatzeko elementu hauek dituzu:

  • Mahai-zapi tolestua (oihal-ukitukoa), 2 x 1,20 m-koa.
  • Kartoizko platerak, 23 cm-ko diametrokoak.
  • Ahozapiak, 33 x 33 cm-koak.

Mahaia apaintzeko beste produktu batzuk

Hiru dekorazio-aukera horiez gain, produktu apaingarri gehiago ere badituzu Mercadonan, aipatu ditugun diseinuekin primeran uztartzen direnak:

  • Kartoizko erretiluak, zilar-kolorekoak, 18 x 24 cm-koak.
  • Kartoizko platerak, zilar-kolorekoak, 18 cm-ko diametrokoak.
  • Plater azpiko berde apaindua
  • Topa egiteko kopak.

Beste gomendio batzuk

Dena jakin nahi duzu Mercadonako Gabonei buruz? Sartu gure webgunean, eta ikusi dena.