Hobekuntza batzuk egin ditugu gure arropa-leungarrien kalitatean. Probatu itzazu.

Hobekuntzak gure arropa-leungarrien kalitatean

2019ko abuztuaren 19a

Gure arropa-leungarrien ezaugarri nabarmena da gama zabala izatea eta lurrin bizi eta iraunkorra ematea; horri esker, zure arropak garbi-usaina du une oro.

Gure leungarriek lurrin-mikrokapsulak dituzte; barnean gordetzen dute aroma, eta pixkanaka askatzen dute arropan. Hala, freskotasun-sentsazioa ematen dizute etengabe. Orain, hobekuntza batzuk egin ditugu produktu-lerro honen kalitatean.

Hobekuntza berriak gure arropa-leungarrietan

Berriki, gure leungarri kontzentratuen kalitatea hobetu dugu gure koberrikuntza-ereduari esker, hau da, gure bezeroekin batera berritzeko ereduari esker.

Etxe batzuetara egindako bisiten emaitza dira hobekuntzak: familien lankidetzarekin, arropa jarri dugu haien garbigailuan, eta gure bezero askoren egunerokoa bizi izan dugu.

Horrela bakarrik egin ahal izan dugu aldaketa handi hau gure leungarrien usainaren kalitatean eta arroparen usainak gehiago irautea lortu. Egiaztatu dugu leungarri batek gai izan behar duela bere usainari esker edozein konbentzitzeko hiru une nagusitan.

Leungarriaren hiru une handiak

  • Botilaren unea: botilari darion usaina nabaritzen dugun unea da; produktua garbigailuan erabiltzen dugun une hori.
  • Arropa bustiaren unea: garbigailua irekitzen dugun edo arropa eskegitzen ari garen une hori ere berezia da, benetan espero baitugu etxeak leungarriaren usaina hartzea. Gainera, botilan hartu dugun usaina gogoraraziko digu.
  • Arropa lehorraren unea: arropa jada lehorra jasotzen dugunean, tolesten dugunean, gordetzen dugunean, eta, batez ere, soinean janzten dugunean, une hori da arroparen usain-sentsazioa nabarien bizi dugun unea. Eta ahal den gehiena irautea nahi dugu.

Zuekin ikasi dugunari esker, gure leungarrien kalitatea hobetzea lortu dugu.

Beste gomendio batzuk

Probatu al dituzu Deliplus bainurako gelak? Zure azalaren premietara egokitzen diren hiru sorta.