Cookien erabilera

Gure berezko "cookie"-ak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu gunea egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu beren erabilera onartzen duzu.

Informazio gehiago eta cookie politika.

Bosque Verde WC Paper Higieniko Hezeak zure eguneroko higienea hobetzen du. Paper Higieniko Hezearen eta paper-zapien arteko ezberdintasuna jakitea funtsezkoa da hoditeriako buxadurak saihesteko.

Ezagutzen dituzu paper-zapien eta WC Paper Higieniko Hezearen arteko ezberdintasunak?

2018ko apirilaren 27a

Paper-zapiek eta WC Paper Higieniko Hezeak antz handia badute ere, ez dira gauza bera. Paper-zapiak garatzeko, jatorri naturaleko zuntzak ez ezik sendotasuna eta leuntasuna eransten duten zuntz sintetikoak ere erabili dira. WC Paper Higieniko Hezea, aldiz, jatorri naturaleko zelulosa-zuntzez osatzen da, sendotasun gutxiagokoa eta barreiagarriagoa izan dadin.

Ondorioz, paper-zapiak ez dira desegiten, baina WC Paper Higieniko Hezea aise barreiatzen da.

Eta nola jakin dezakezu horietako bakoitza nora bota? “Paper-zapiak” hitzak eta edukiontzian agertzen den berariazko ikurrak produktua paperontzira bota behar dela aditzera ematen dute. WC Paper Higieniko Hezea baztertzeko, berriz, paperontzira nahiz komun-ontzira bota daiteke. Gogoratu: biodegradagarria eta komun-ontzitik botatzeko modukoa ez dira esapide baliokideak.

Bosque Verde WC Paper Higieniko Hezearen ezaugarriak eta motak

Bosque Verde WC Paper Higieniko Hezea hiru formatu eta tamainatan aurki dezakezu.

  • 100 aleko edukiontzia.
  • 15 aleko edukiontzia, txikiagoa eta erabilgarriagoa. Tamaina trinkoa du, zorroan, autoan edo bidaian erosotasun osoz eramateko pentsatua.
  • Etxeko txikienei begira sortu den Bosque Verde WC Umeentzako Paper Higieniko Hezea. 100 aleko edukiontzia du, zure haurtxoaren osoko higienea bermatzeko.

Bosque Verde WC Paper Higieniko Hezeak aloe vera eta kamamila ditu. Azala zaindu, eta hidratazio, leuntasun eta freskotasun sentsazio atsegina ematen du, lurrin gozoarekin batera. Beraren etiketatuan argiro islatzen da WCra bota daitekeela, baina zu zara hori egin edo paperontzi batera botatzea aukeratzen duena.

Ubesol bitarteko hornitzaile fabrikatzaileak garatzen du WC Paper Higieniko Hezea, Valentziako probintziako Atzeneta d’Albaida udalerrian.

Beste Zenbait Iradokizun

Artikulu hau gomendatzen dizugu Bosque Verde WC Paper Higieniko Hezeari buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzu.