Erabiltzen al duzu sukaldean air fryera? Etxetresna elektroniko berritzailea da, zapore ederrez eta testura kurruskariez gozatzeko aukera ematen duena, baina olio gehiegirik jan gabe. Air fryerari esker, osasungarriago eta errazago egin dezakezu sukaldean.
Dena den, ezinbestekoa da etxetresna hori behar bezala garbitzea egoera onean izateko eta errendimendurik onena bermatzeko. Badakizu nola egin? Oso erraza da! Hona hemen urratsez urrats zure aire-frijigailua garbitzeko trikimailu eta gomendiorik eraginkorrenak.
Zure air fryera garbitzeko gida, urratsez urrats
Ezeren aurretik, egiaztatu zure aire-frijigailua argindarretik deskonektatuta dagoela.
Nola garbitu zure air fryeraren erretilu erauzgarria
1. Atera erretilu erauzgarria eta kendu sareta.
2. Lainoztatu bi piezak koipe-kentzeko limoidunarekin.
3. Igurtzi espartzu leun hezeaz. Zikinkeriak jarraitzen badu, utzi produktuari zenbait segundoz eragiten.
4. Urberritu, ur askorekin.
5. Lehortu ondo paper xurgatzailez.
Etxetresna barrutik eta kanpotik garbitzea
1. Hezetu zapia eta lainoztatu koipe-kentzekoa bertan.
3. Pasatu txoko guztietatik; erresistentzian (edo goiko saretan) espartzu leun batekin ahalegin handiagoa egin dezakegu, beharrezkoa bada.
4. Pasatu zapi heze bat koipe-kentzekoa guztiz kentzeko.
5. Ondo lehortu barrualdea (hormak eta erresistentzia) paper xurgatzailez.
Oharrak
- Egiaztatu air fryera deskonektatuta dagoela.
- Ez biratu gailua erresistentzia garbitzeko, utzi beti ohiko posizioan.
- Egiaztatu garbigarri guztiak ondo kendu dituzula eta erresistentzia lehor dagoela.
- Erabili garbigarrietarako eskularru egokiak.
- Jarraitu zure aire-frijigailuaren fabrikatzailearen gomendioei.
Beste gomendio batzuk
Ikasi gure arrain arrautzeztatuak zure air fryerean prestatzen: legatz birrineztatua, otarrainxka arrautzeztatuak eta beste asko.
Zure elikadura zaintzen lagunduko dizugu, elikagai-taldeak eta haien kantitate egokiak hautatuz.
Gure Aparrik gabeko koipe-kentzekoa, limoi-lurrinekoa, eraginkorra da edozein gainazaletan.