Txia-haziak erabiltzen dituzten 5 errezeta, zure elikadura orekatuan sartzeko.

Txia-haziak erabiltzen dituzten 5 errezeta

2023ko maiatzaren 26a

Ezagutzen dituzu txia-haziak? Hartzen dituzu dietan? Mantenugaitan aberatsak dira, eta badituzte proteinak, antioxidatzaileak, Omega 3 gantz-azidoak eta zuntz asko. Gainera, ez dute glutenik.

Hazi jangarri hau Erdialdeko Amerikakoa da jatorriz, batez ere Mexikokoa eta Guatemalakoa. Txikia eta obalatua da, kolore marroi ilunekoa edo grisaxka. Mendeetan zehar, elikagai eta sendagai gisa erabili izan da.

Hoberena da oso erraz sar dezakezula zure elikaduran. Zapore leuna duenez, erabilera ugari ditu, eta askotariko elikagaiekin konbina dezakezu. Izan hori kontuan saski orekatua planifikatzean.

Semillas de chía de Hacendado

Kontsumitzeko iradokizunak

  • Egunean 2 koilarakada hartzea gomendatzen da, bakarrik edo beste elikagai batzuekin batera.
  • 6 orduz uretan beratzen utz daitezke, eta, gero, bakarrik edo beste elikagai batzuekin batera kontsumitu.
  • Osorik edo ehota kontsumitu ohi dira txia-haziak. Irabiaki, jogurt, entsalada, fruta-irabiaki, ogi eta abarretan gehitu ditzakezu, edo budinak, gelatinak, etab. egiteko erabili.

Kontserbatzeko modua

  • Toki fresko eta lehor batean gorde. Behin irekita, ondo itxi eta hozkailuan gorde.

Lana errazteko, hazi hauek erabiltzen dituzten 5 errezeta gomendatuko dizkizugu. Ezin dituzu huts egin!

Ikasi txia-haziak erabiltzen dituzten 5 errezeta hauek prestatzen

Txia-haziz egindako limona​da

Ingredientes para una Limonada de chía

2 lagunentzako osagaiak

1. Jarri beratzen 2 koilarakada txia-hazi ½ litro uretan, gutxienez 20 minutuz, testura gelatinakara lortu arte.

2. Atera zukua 4 limoiri, eta iragazi, pipitak kentzeko.

3. Nahasi ura eta limoi-zukua, eta jarri pitxer batean, 500 bat g izotzekin; bota eskukada bat mendafin ere (20 g inguru), ondo garbituta eta zatituta.

Txia-hazien budina, mertxikarekin eta almendrekin

Ingredientes para Pudding de chía con melocotón y almendras

1 lagunentzako osagaiak

1. Jarri beratzen 2 koilarakada txia-hazi edalontzi bat almendra-esnetan, 20 minutuz.

2. Txikitu poto bat almibarretako mertxika, pure fin bat izan arte.

3. Zuritu mertxika bat, eta ebaki kubotan.

4. Txigortu koilarakada bat almendra xerratu zartagin batean, oliorik gabe, 3-4 minutuz, su ertainean.

5. Jarri mertxika txikitua beirazko edalontzi edo potoen hondoan.

6. Bota txia-haziak dituen almendra-esnea.

7. Amaitzeko, gehitu mertxika-kuboak eta almendra xerratuak.

Errukula- eta balerianela-entsalada, laranjarekin eta txia-hazien ozpin-olioarekin

Ingredientes para una Ensalada de rúcula y canónigos con naranja y vinagreta de chía

2 lagunentzako osagaiak

1. Jarri beratzen koilarakada bat txia-hazi laranja baten zukuan, 20 bat minutuz.

2. Gehitu 5 koilarakada olio, koilaratxokada bat Dijongo ziape, koilaratxokada bat ezti eta perrexil oso txikitua.

3. Prestatu entsalada: poltsa bat errukula eta balerianela, laranja bat azalik gabe eta ataletan moztuta, 60 g feta-gazta eta 25 g intxaur.

4. Gozatu txia-hazien ozpin-olioarekin, eta bota hazi batzuk gainetik.

Ilar- eta jogurt-krema txia-haziekin

Ingredientes para una Crema de guisantes y yogur con semillas de chía

2 lagunentzako osagaiak

1. Txikitu fin-fin tipula gozo bat. Jarri olioa eltze batean, eta sueztitu tipula, 10 bat minutuz, zuritu arte.

2. Gehitu 300 g ilar eta, gero, 400 ml inguru ur.

3. Egosi dena, ilarrak bigun egon arte.

4.Jarri beratzen koilarakada bat txia-hazi limoi baten zukuan, 15-20 bat minutuz.

5. Bota 5 mendafin-hosto ilar egosiei, txikitu dena irabiagailuarekin, iragazi, eta bota gatza eta piperra nahierara.

6. Nahasi ilar-krema jogurt batekin eta txia-hazi limoidunekin.

7. Jarri plateretan. Apaintzeko, bota ilar egosi batzuk, jogurt-hari bat, oliba-olioa, limoi-birrindura, mendafin-hosto batzuk eta txia-hazi hautseztatuak.

Mango sticky rice txia-haziekin

2 lagunentzako osagaiak

Ingredientes para Mango sticky rice con semillas de chía

1. Jarri beratzen koilarakada bat txia-hazi 100 ml koko-esnetan, 20-30 bat minutuz.

2. Berotu apur bat koko-esnea koilarakada bat panela-azukrerekin, ondo disolbatzeko, eta gehitu berehala edalontzi bat basmati-arroz. Nahasi dena ondo koilarakada bat koko birrindurekin. Gorde eta utzi hozten hozkailuan.

3. Jarri platerean kubotan ebakitako mango-erdiarekin, eta hautseztatu koko birrinduz eta txia-haziz.

Beste gomendio batzuk

Gure zereal-aukera zabalak elikadura orekatua izaten laguntzen dizu. Zein nahiago duzu?

Ikasi azalorea eta brokolia prestatzeko trikimailu onenak, eta osagai horiek mahaian aurkezteko errezeta erakargarrienak.

Atera probetxu fruitu lehorren eta fruta deshidratatuen onura guztiei.