Gure sandwich hotzek aukera ugari eskaintzen dituzte. Oso erraz eta bizkor kontsumitzen direnez, ezin hobeak dira edozein unetan jateko, batere zailtasunik gabe: goiz-erdian, bazkari edo afari arin bat egiteko, arratsalde-erdian, haurren askaritan, jatorduen artean, piknikean...
Sarritan, gure eguneroko martxa dela eta, bat-batean antolatu behar izaten ditugu otorduak bulegoan, bestelako lantokietan edo ikasten ari garen tokian. Zuri ere gertatzen zaizu, ezta? Mercadonako sandwich hoztuak dira une horietan behar dituzun irtenbide orekatu eta praktikoa.
Horregatik, beti dator ondo eskura izatea; aukeratu gustukoena!
Sandwich hoztuak Mercadonan, 2 aukera arrakastatsu
Oilasko-sandwicha
- Oilaskoz, maionesaz eta gaztaz betetako sandwicha. Mota horretako sandwicha ia mundu guztian jaten da. Zapore-konbinazio paregabea eta testura mamitsua.
Atun-sandwicha
- Atunez, arrautzaz eta tomatez betetako sandwicha. Gainera, tomatea dauka ogian igurtzita. Aukera fresko eta orekatua da, dieta mediterraneoaren muinera garamatzaten osagaiekin egina.
Kanarietan bakarrik merkaturatzen diren 2 sandwich-mota
Atun- eta arto-sandwicha
- Atun- eta arto-sandwicha. Kanarietako osagai tipiko horrek zapore bereizgarria eta testura kurruskaria ematen dizkio sandwichari. Hori guztia, azalik gabeko bi ogi-xerraren artean.
Oilasko- eta gazta-sandwicha
- Oilaskoz, maionesaz eta gaztaz betetako sandwicha. Sandwich klasiko honen bertsio azalik gabea nahiago dutenentzat, testura homogeneoagoko sandwich-ogiarekin.
Beste gomendio batzuk
Zure sandwicharekin batera, har ezazu limoi-zaporeko Radler Steinburg garagardo freskagarri bat; edozein tokitan edan ahal izango duzu, haren ontzi erosoari esker.
Ezagutzen dituzu Mercadonaren patata-tortillak? Aukera bat baino gehiago dituzu.