Nuevo Tabulé de Hacendado

Hacendadoren Tabule berria

2017ko apirilaren 25a

Zure kuskus eta barazki freskodun entsalada berria

Heldu da Mercadonara Ekialde Ertaineko errezeta herrikoi eta freskagarriena, kuskus, barazki freskoak, mahaspasak eta beste zenbait osagaien arteko konbinazio freskagarri eta naturalean. Aukera zoragarri hau plater bakar modura kontsumi daiteke, edo beste errezeta batekin konbinatuz.

Jateko prest merkaturatzen da Hacendadoren Tabule Sortaldetarra, erraz ireki eta kontserbatzen den edukiontzian, bi pertsonak jateko egoki-egokia.

Hacendadoren Tabuleaz gozatzeko hiru maina txiki:

  • Plater hotz zein beroekin konbina dezakezu Tabulea. Plater nagusiari laguntzeko, oso aproposa izaten da gopor txikitan aurkeztea.
  • Hacendadoren Tabulea entsalada-ontzi batean zerbitzatu eta menda hostotxo batzuekin apain dezakezu, ukitu berezia emateko.
  • Tabule entsalada urtsuago bat nahi baduzu, limoi zurrustatxo bat bota diezaiokezu, nahierara.

Beste Zenbait Iradokizun

Dastatu al duzu jada Mercadonaren Otarrainxkadun Wonton Zopa? Bi aldaera zoragarri dituzu aukeran: fideoekin edo fideo barik.

Eta Mercadonaren Yum Yum Oilasko Fideo Sortaldetarrak ere gomendatzen dizkizugu, 3 minututan presta dezakezun ekialdeko errezeta zaporetsua.