Rica variedad de Salsas Orientales en Mercadona

Sortaldeko Saltsa Berriak

2023ko abuztuaren 21a

Mercadonako Ekialdeko saltsak paregabeak dira zure asiar errezetak ontzeko. Edozein motatako errezeten zaporea indartzeko ere erabil ditzakezu. Mokofinentzako moduko produktu-sorta zabal eta autentikoa da, eta Asiako janarien aberastasunaz gozatzeko aukera emango dizu.

Zure platerei ukitu berezia eman nahi badiezu, erabili gure ekialdeko saltsak. Probatu gure aukera:

Soja-saltsa

Salsa de Soja de Mercadona

Soja-aleak, garia, gatza eta ura nahasi eta hartzituta egiten da soja-saltsa. Joko handia ematen du sukaldean, zaporea eta kolorea ematen baitie plater-mota askori.

Duela gutxi, gure errezeta hobetu egin dugu, gatza % 20 gutxituta, zapore are goxoagoa eta konposizio osasungarriagoa lortzeko.

Haragi eta arrainak marinatzeko, barazki eta arrozei zaporea emateko eta sushirako eta beste aperitibo batzuetarako saltsa gisa erabil daiteke. Zapore bizi eta gazia du soja-saltsak, eta usain oso atseginekoa da. Errezeta bat proposatuko dizugu:

Izokin glasatua soja-saltsarekin

2 pertsonarentzat

1. Zatitu 4 edo 5 brokoli-buru eta ebaki 4 zainzuri lodiren zati gogorrena. Egosi barazkiak minutu batez ur irakinetan. Hoztu berehala eta gorde geroko.

2. Ur horretan bertan, egosi edamame-lekak, 2 edo 3 minutuz.

3. Berotu zartagin batean olio- eta gurin-apur bat eta salteatu barazkiak: lehenengo, zainzuriak, ondoren brokolia eta, zure gustura daudenean, edamame zuritua.

4. Bien bitartean, birrindu 5 g jengibre eta baratxuri-atal baten erdia, eta nahasi limoi baten zukuarekin, 4 koilarakada soja-saltsarekin eta koilarakada bat azukrerekin.

5. Berotu olio apur bat zartagin batean, su bizian, eta jarri bi izokin-solomoak, ongi lehortuta eta gatzez eta piperrez onduta.

6. Izokina bi aldeetatik markatu ondoren, bota soja-saltsa eta kozinatu, murriztu arte: izokinak hartuko du sojaren kolore guztia.

7. Zerbitzatu izokina, salteatutako barazkiekin batera. Jarri gatza eta piperra nahierara barazkiei, eta hautseztatu limoi-azalaren birrindura izokinaren gainean.

Glutenik gabeko soja-saltsa

Salsa de Soja sin gluten Mercadona

Glutenik gabeko soja-saltsak Soja-saltsa tradizionalaren propietate eta zapore berdinak ditu, eta, gainera, egokia da zeliakoentzat. Errezeta bat proposatuko dizugu:

Glutenik gabeko noodleak otarrainxka eta perretxikoekin

2 pertsonarentzat

1. Beratu noodleak uretan 5-10 minutuz, maneiagarri geratu arte.

2. Zuritu eta xehatu jengibre-zatitxo bat eta baratxuri-atal bat. Frijitu olio apur batekin zartagin batean.

3. Kolorea hartzen dutenean, salteatu zainzuri gutxi batzuk, zatituta; eragin apur batez, eta, berehala, gaineratu perretxiko izoztuak nahierara. Sueztitu, nahi duzun puntua lortu arte.

4. Gaineratu otarrainxka zurituak eta, ondoren, noodle egosiak. Salteatu guztia batera, eta gaineratu glutenik gabeko soja-saltsa nahierara.

5. Noodleak bere puntuan eta saltsarekin integratuta daudenean, atera platerera.

6. Amaitzeko, hautseztatu unean bertan txikitutako kakahueteak eta martorria.

Thai Sweet Chili saltsa

Salsa Thai Sweet Chili Mercadona

Thai Sweet Chili saltsa txile gorri minekin, baratxuriarekin, azukrearekin eta zure errezetei zapore gozo eta mina ematen dieten beste osagai batzuekin dago eginda.

Zapore-nahaste horri esker, saltsa egokia da arroz frijituari, parrillan egindako oilaskoari eta barazki salteatuei botatzeko, eta entsaladak ontzeko ere erabil daiteke. Errezeta bat proposatuko dizugu:

Udaberri-biribilkiak

4 pertsonarentzat

1. Xehatu fin-fin baratxuri-atal bat eta 4 g jengibre.

2. Ebaki gainerako barazkiak juliana oso finean: 100 g aza, azenario bat eta tipula gozo bat. Bota gatza eta piperra, eta salteatu pixka batean ekilore-olio apur batekin, su bizian.

3. Egosi 50 g edamame, fabrikatzailearen jarraibideak betez; zuritu, ebaki aleak erditik eta gaineratu barazkiei.

4. Kozinatu barazkiak 3-5 minutuz, barazkiak oso kurruskari edo ez hain kurruskari nahi dituzun kontuan hartuta. Jar itzazu paper xurgatzaile baten gainean, likidoa gal dezaten.

5. Prestatu filo orearen orriak. 8 beharko dituzu. Ipini betegarria haietako bakoitzaren barruan, tolestu ertzak betegarriaren gainean gutun-azal baten forma eratuz, eta bildu, biribilkiak osatu arte. Zigilatu uretan bustitako pintzel batekin.

6. Frijitu biribilkiak ekilore-olio ugaritan. Atera kolorea hartzen dutenean, eta utzi paperaren gainean.

7. Zerbitzatu Thai Sweet Chili saltsarekin.

Teriyaki saltsa

Salsa Teriyaki Mercadona

Teriyaki saltsa japoniar sukaldaritzan erabiltzen da, haragi, arrain eta barazkiak ontzeko. Soja-saltsa, azukrea, ozpina eta espeziak ditu, eta zapore gozo eta gazia du aldi berean.

Plater-mota ugari osatzeko, nahi duguna bustitzeko saltsa gisa, arrozari zaporea emateko eta zopa eta gisatuetan jartzeko erabil daiteke. Zapore paregabea eta gozo-gozoa du Teriyaki saltsak, horregatik da hain ezaguna. Errezeta bat proposatuko dizugu:

Oilaskoa Teriyaki eran

2 pertsonarentzat

1. Egin gatza eta piperra 300 g oilasko hezurgabeturi, eta irineztatu apur bat arto-irinarekin (haragiaren aldetik, ez azalaren aldetik).

2. Gorritu oilaskoa azalaren aldetik su ertain eta baxuan, 8-10 minutuz: azalak gorri eta kurruskari geratu behar du. Markatu apur bat beste aldetik, eta gorde geroko.

3. Zartagin horretan, olioa kendu ondoren, irakin 120 ml Teriyaki saltsa. Sartu segituan oilaskoa, haragiaren aldetik.

4. Eragin oilaskoari apur batez saltsan, buelta eman gabe, saltsa murrizten den artean. Estali azalaren aldea Teriyaki saltsarekin koilara batekin zenbait aldiz, oilaskoa ondo busti arte.

5. Saltsa behar adina murrizten denean, gorde geroko, eta ebaki oilaskoa zerrendatan.

6. Plater batean, jarri basmati arroza, estali oilasko-zerrendekin eta saltsarekin eta gaineratu sesamoa, tipulin baten alde berdearen zerrenda fin-finak eta kaiena apur bat nahierara.

Tikka Masala saltsa

Salsa Tikka Masala Mercadona

Tikka Masala berria da gure saltsetara ekarri dugun azkenetako bat. Gure denda guztietan izango da azaroan. Indiako saltsa enblematiko hau dastatzeko modu bizkor, eroso eta zaporetsu bat da. Kolore bereizgarria du, laranja bizia, eta testura leun eta krematsua. Bere espezia-konbinazioak zapore apur bat min eta aldi berean gozoa ematen dio, eta zentzumen guztiak pizten dizkigun sakontasun eta berotasun bereizgarriak ditu. Errezeta bat proposatuko dizugu:

Tikka Masala oilaskoa

2 pertsonarentzat

1. Kendu azala 500 g oilasko hezurgabeturi, eta, beharrezkoa bada, kendu gantza ere bai. Ebaki haragia 2,5 cm inguruko karratutan, eta bota gatza eta piperra.

2. Salteatu oilaskoa su bizian, kolorea hartu arte.

3. Oilaskoa eginda dagoela ematen duenean, bota Tikka Masala saltsa.

4. Egosi guztia batera 10 minutuan, oilaskoa bigundu eta saltsarekin integratu arte.

5. Zerbitzatu eta lagundu basmati arrozarekin, almendra-xerra txigortuekin eta martorri birrinduarekin.

Beste gomendio batzuk

Hona hemen Mercadonako Edamame izoztuarekin prestatzeko 3 errezeta.

Eta, postrerako, gure Mochiak dituzu, zenbait zaporetan.